Bermeoko portua: berrikuspenen arteko aldeak
24. lerroa: | 24. lerroa: | ||
==Kirol portua== |
==Kirol portua== |
||
Bermeoko portu zaharrean |
Bermeoko portu zaharrean kokatzen da eta [[2006]]. urteko maitzerako egin zen. 200 atrakaleku inguru du. |
||
==Ikus, gainera== |
==Ikus, gainera== |
13:37, 10 maiatza 2007ko berrikusketa
Bermeoko portua Bizkaiko arrantza kaia da, Euskal Herriko garrantzitsuena dena baxurako jarduerari dagokionez, alturarako handiena Ondarroakoa izanda.
Halaber, Bermeok merkataritza eta kirol kaia ere badauzka.
Historia
Erdi Aroan sortu zuten, arrantza eta merkataritza lanak batera eginez.
XIV.-XV. mendetik aurrera arrantzan nabarmentzan hasi zen.
Arrantza portua
1999an 13.788 tona harrapatu zituzten, hegaluzea, bokarta, berdela eta sardina nagusiki.
Flotari dagokionez, baxurako 92 itsasontzi ditu, 772 marinelekin. Bestela, 27 atunari izoztaile dauzka, 616 marinelekin.
Itsas-langileak San Pedro Arrantzale Kofradian biltzen dira. Bi elur fabrika ditu eta hiru izoztegi. Bederatzi enpresa esportatzaile eta zazpi kontserba fabrika ditu.
Bestela, hiru elkarte nagusi nabarmentzen dira: Atunetarako izotzontziena, Legatzetarako ontziena eta Bermeoko ontzien jabeena.
Merkataritza portuak
Xixili eta Erroxape dira, ia 65.000 metro karratu hartzen dutenak. 1999an 397.923 tona mugitu zituzten ia 300 itsasontzien artean.
Gai nagusiak siderurgikoak, aluminioa, paper-bobinak eta eskaiola plakak dira.
Kirol portua
Bermeoko portu zaharrean kokatzen da eta 2006. urteko maitzerako egin zen. 200 atrakaleku inguru du.