Ondarroako portua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ondarroako Portua
Ondarroa Vista puerto.jpg
Ondarroako Portuaren ikuspegia
Hiria
Herrialdea  Bizkaia
Hiria 20px Ondarroa
Datuak
Kudeatzailea Eusko Jaurlaritza
Mota Arrantza eta Merkataritza Portua

Ondarroako portua Bizkaiko bigarren arrantza kairik garrantzitsuena da Bermeokoa eta gero.

Euskal Herri mailan, Ondarroakoa porturik handiena da alturako arrantzari dagokionez. 2004an 43 itsasontzi zituen zeregin honetarako eta 12 baxurarako.

Artibai ibaia itsasoratzen den tokian kokatuta dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta herri arrantzalea izan, Ondarroan porturik ez zegoen; itsasontziak itsasadarrean amarratzen ziren, Zubi Zaharraren inguruan.[1] 1934an Ondarroako kanpo portu berriaren lanak hasi ziren, Juan Egidazu injeniariaren zuzendaritzapean. Lehenengo zabaldura Kanttoipetik Alamedaraino egin zen; bigarren fase batean, Alamedatik Arta muturreraino.

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, portu berri horri esker Ondarroako portuak hazkunde handia bizi izan zuen.

Arrain-kontserbagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. gizaldian kontserbagintza sustatu zuten hainbat faktore bildu ziren: 1851ean, Mutriku eta Ondarroaren arteko bidea egin zen, eta urte gutxitara Zubi Berria eraiki zen; horri esker, Deba Arrotik zehar Araba eta Gaztelarantz zihoan bidea zabalik gelditu zen Ondarroako arrainkientzat; ojalata edo burdin zuriaren asmakuntza ere funtsezkoa gertatu zen; arlo politikoan, liberalismoak arrantzaleen kofradiek mantentzen zuten monopolioa kendu, eta ekimen pribatuari ateak zabaldu zizkion kontserbagintzari. Ondarroako lehen fabrikaren aipamena 1863koa dugu, Jose Zelaiarena, eta bigarrena 1868koa, Eduardo Nafarraterena. Antxoa gazitzearen teknika garatu zuten lehenak italiarrak izan ziren, batez ere siziliarrak. Ohituta zeuden euren itsasertzean harrapatzen zuten antxoa gazitzera, eta horrela prestatuta hainbat janariren osagarri lez erabiltzera. Baina XIX. gizaldiko azkenetan antxoaren arrantza gutxitu egin zen Mediterraneo aldean eta Kantauriko kostaldera hurbiltzen hasi ziren, lehengai preziatu honen bila. Hasiera batean antxoak gazitu eta barriletan sartuta zuzenean Italiara bidaltzen bazituzten ere, gero berton zabaldu zituzten zenbait fabrika.[2]

Kirol-portua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ondarroako kirol-portua»

Kirol-portuak 100 amarraleku ditu, 58 pantalan batean eta 42 bestean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ondarroako Udala - Monumentos e itinerarios» www.ondarroa.eus . Noiz kontsultatua: 2019-05-22.
  2. «Baxurako arrantzari buruzko jardunaldiak» Ondarroako Historia Zaleak 2009-10-29 . Noiz kontsultatua: 2019-05-22.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]