Sardina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sardina
Sardina pilchardus Gervais.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopterygii
OrdenaClupeiformes
FamiliaClupeidae
GeneroaSardina
Espeziea Sardina pilchardus
Walbaum, 1792

Sardina (Sardina pilchardus) arrain itsastarra da, itsas plataformaren gaineko uretan bizi dena. Sarda handietan biltzen dira. Ale bakoitza 25 zentimetro neurtzera hel daiteke eta 8 urte bizi.

Sardina arrain txikia da, urdinxka, itsasertzetik gertu baltsetan bizi dena, Clupeidae familiakoa. Ezkata handiak ditu, 30 bat zakatzetatik isatsera. Bizkarraldea urdin berdexka eta albo-sabelak zilar kolorekoak ditu.

Bizitzeko eraz taldezalea da. Oskoldunak eta beste arrainen arrautzak jaten ditu. Ozeano Atlantikoan Ingalaterrako hegoaldetik Marokora bitartean, eta Mediterraneo osoan bizi da, itsasertzetik gertu gehienetan.

Oso aintzat hartua da sukaldaritzan. Bizkaian, gazteak direnean, parrotxa diete.[1]

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sardina Aldatu lotura Wikidatan
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.