Bloke logiko (ikasmateriala): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kabri (eztabaida | ekarpenak)
t Bloke logikoa (tresna) izenburua Bloke logikoa (jostailua)(r)engatik aldatu da
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
'''Bloke logikoak''' berrogeita zortzi piezadun [[egur]] edota [[plastiko]]zko tresna edo jostailua da. Haurrentzako manipulatzeko erraza da.
'''Bloke logikoak''' berrogeita zortzi piezadun [[egur]] edota [[plastiko]]zko tresna didaktikoa da, logika eta matematikaren irakaskuntza maiz erabilia dena. Haurrentzako manipulatzeko erraza da.


Bloke logikoak lau aldagai desberdin ditu: Lehenengoa kolorea da ([[gorri]]a, [[urdin]]a eta [[hori]]a), bigarrena itxura ([[hiruki]]a, [[lauki]]a, [[borobil]]a edo [[laukizuzen]]a), hirugarrena tamaina (handia edo txikia) eta laugarrena lodiera (lodia edo mehea).
Bloke logikoak lau aldagai desberdin ditu: Lehenengoa kolorea da ([[gorri]]a, [[urdin]]a eta [[hori]]a), bigarrena itxura ([[hiruki]]a, [[lauki]]a, [[borobil]]a edo [[laukizuzen]]a), hirugarrena tamaina (handia edo txikia) eta laugarrena lodiera (lodia edo mehea).

15:14, 24 maiatza 2007ko berrikusketa

Bloke logikoak berrogeita zortzi piezadun egur edota plastikozko tresna didaktikoa da, logika eta matematikaren irakaskuntza maiz erabilia dena. Haurrentzako manipulatzeko erraza da.

Bloke logikoak lau aldagai desberdin ditu: Lehenengoa kolorea da (gorria, urdina eta horia), bigarrena itxura (hirukia, laukia, borobila edo laukizuzena), hirugarrena tamaina (handia edo txikia) eta laugarrena lodiera (lodia edo mehea).

Bloke bakoitzak besteengan, behintzat, ezaugarri batean desberdintzen da.

Helburuak

Bloke logikoekin, haurrei matematikari buruzko hainbat egoeratan ipintzen zaie, hainbat kontzeptu lortzeko eta pentsamendu logikoa garatzeko.

Erabilgarritasuna

Bloke logikoekin ariketak egin ondoren haurrek hurrengo helburuak lortuko dute:

  • Bloke bakoitza izendatzea eta ezagutzea
  • Aldagaiak eta baloreak ezagutzea
  • Sailkapenak egitea irizpide bat jarraituz (adibidez: itxura edo tamaina) ondoren irizpide bat baino gehiago kontutan hartzeko.
  • Blokeak alderatu desberdintasunak eta antzekotasunak ezarriz
  • Seriazioak egitea arau desberdinak jarraituz
  • Egokitasun erlazioak ezarri
  • Ezezkoa erabilita elementuak zehaztu


Haur Hezkuntzan , bloke logikoak baliabide pedagogiko ona dira.

Jarduerak

Hainbat jarduera egin daitezke bloke logikoarekin.

Jolas librea

Ariketa desberdinak jorratu ahal dira: eraikuntzak, paperaren gainean blokeen siluetak egin, bideak etab.

Blokeen aurkezpena

Haur bakoitzari bloke bat emango diegu eta haren ezaugarriak deskribatu beharko ditu lau aldagaiak erabiliz: kolorea, itxura, tamaina eta zabalera. Blokea deskribatzen duen haurrak okertzen baldin bada beste haur bat zuzenduko dio eta ez irakaslea.

Trebatzeko jolasak

Irizpide bat jarraituz, adibidez koloreak erabiliz, taldeak egin behar dituzte. Printzipioz, haurrak taldeak bereiztuko ditu eta gero irakasleak taldekatuko ditu ikasleari ze irizpide erabili duen galdetuz. Ikaslearen maila ikusi eta gero irizpide gehiago sortzen dira.

Ezkutaketa

Bloke bat kentzen da eta ikasleari galdetzen dio zein den falta den blokea.

Seriazioak

Piezak irizpide bat jarraituz kokatzen dira. Ondoren ikasleak esan behar du zein izan den erabili den irizpidea eta baieztatu zein den hurrengo seriea. Pixkanaka-pixkanaka irizpideak gehitzen joango dira. Ariketa paperean egin daiteke, horrela izango litzateke:

  • Serie irekia: Kokatu behar dugun fitxak posibilitate asko ditu
  • Serie itxia: Kokatu behar dugun fitxak posibilitate bakarra du.