Lankide eztabaida:Txomin~euwiki

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Txomin~euwiki, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Energia edo indarra[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Lehenengo eta behin ongietorria wikipediara. Gauza bera ez direla argi dago, eta beraz egin dezakezuna aldatzea da, ez dago inongo arazorik zuk zeuk hori aldatzen. Hala ere zuk ikusi duzun lekua gida bat besterik ez da, beraz ez du inongo balio errealik. Sortu Energia artikulua eta sortu ere Indarra artikuluak eta kategorizatu bakoitza gero nahi duzun moduan. Aio! -Theklan 22:35, 25 Uztaila 2006 (UTC)

Energia edo indarra 2[aldatu iturburu kodea]

Mila esker. Ez nuen espero hain erantzun arinik. Esan bezala nire lehenengo ekarpena egin dut. Gaztelaniazko bertsio hartu eta itzultzen ahalegindu naiz. Bi galderatxo: 1.) Nork zuzendu, gainbegiratu ala eztabaidatuko du nik idatzi dudana? Okertzen banaiz, zer? 2.) Suposatzen dut kategoria batean sartzea automatikoa dela ez dudala ezer berezirik egin, ezta?

Kaixo, ez da ezer lasai. Orain zure galderei erantzuna.
1- Nahi duenaz zuzendu, gainbegiratu edo eztabaida dezake, aldatu ere... baina berez ez du inork egin behar, hau da, ez dago begiratzen duen profesionalik. Okertzen bazara... norbaitek irakurri eta konponduko du, lasai.
2- Kategoria zuk zeuk jarri behar duzu. Interwikiak ere. Begiratu Energia artikulua, nik neuk jarri dizkizut bukaeran, bale?

Beste galderarik baduzu egin lasai, ba? Aio. -Theklan 15:35, 26 Uztaila 2006 (UTC)

Ea bada, horra hor beste galderatxo pare bat (zinez eskertzen dut zure laguntza lehenbiziko urrats hauetan.
Lehenengoa zera da: kategoriaren bat, baita "zirriborro" kalifikazioa ere, artikulu edo zirriborro bati emateko zuk jarritako kodea besterik ez da egin behar, ezta?.
Eta bigarrena: Noiz zirriborro batek uzten dio "zirriborro izateari"?
Eta komentario bat. Ikusi dut energia gaia ingeles bertsioan eta askoz hobea dela (nik uste). Nik libreki erabaki dezaket nondik egin itzulpena, ezta? Mila esker

Ezabatzen zaigu...[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Txomin naiz eta atzodanik zenbakizko kognizioaren inguruan idazten ahalegintzen ari gara (beste hiru lagunekin batera) baina idatzi orduko ezabatzen zaigu idatzitakoa. Zergatik da hau? Zerbait ari gara txarto egiten? Txomin 07:03, 10 Maiatza 2007 (UTC)

Kaixo Txomin. Izenburu horrekin sortzen ari zineten artikuluaren edukia oso oso laburra zen, eta ez du eduki entziklopedikorik. Horrelakoak gertatzen direnean, ezabatu behar izaten dugu, bestela artikulu ezegoki gehiegi batzen baitira Wikipedian. Saiatu zaitezte artikulu luzeagoa prestatzen Wikipedian argitaratu aurretik. Horretarako "Aurreikuspena erakutsi" botoia erabil dezakezue "Orrialdea gorde" ordez. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:55, 11 Maiatza 2007 (UTC)
Ok Txiki. Mila esker argibideagatik. Puntu hori ez nekien eta. Kontuan hartuko dugu, izan ere datozen egunotan pedagogiaren inguruko ekarpen batzuk egin gura ditugu (talde bat gara eta).Txomin 17:07, 11 Maiatza 2007 (UTC)

Kaixo Txomin. Errusierazko izenak alfabeto latinoa erabiltzen duten hizkuntzetan erabiltzean, alfabeto zirilikotik "itzuli" behar dira. Hizkuntza bakoitzak bere erara egiten du itzulpen hori, hizkuntza bakoitzaren idazteko moduaren arabera. Eta euskarak bere sistema propioa du, euskararen ortografiaren araberakoa. Horregatik idazten da Vasili Kandinski. Kontuan izan gaztelaniaz Vasily Kandinsky, frantsesez eta ingelesez Wassily Kandinsky, katalanez Vasili Kandinski, polonieraz Wasilij Kandinskij... --josugoni (erantzun hemen) 12:20, 26 Urtarrila 2008 (UTC)

Your account will be renamed[aldatu iturburu kodea]

01:15, 18 martxoa 2015 (UTC)

06:53, 19 apirila 2015 (UTC)