Software jabedun: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ja:プロプライエタリ・ソフトウェア, uk:Власницьке програмне забезпечення |
t robota Erantsia: zh:专有软件 |
||
39. lerroa: | 39. lerroa: | ||
[[th:Proprietary software]] |
[[th:Proprietary software]] |
||
[[uk:Власницьке програмне забезпечення]] |
[[uk:Власницьке програмне забезпечення]] |
||
[[zh:专有软件]] |
20:36, 27 maiatza 2007ko berrikusketa
Software jabeduna, software pribatiboa edo software ez librea erabilera, aldaketa edo/eta banaketa (aldaketekin edo gabe) aukerak mugatzen dituen softwarea da. Hau da, software librearen aurkakoa. Normalean software hauen iturri kodea ezin izaten da eskuratu, edo zenbaitetan bai, baina mugapenekin.
Iturri kodea askea izan arren ere, posible da softwarea librea ez izatea, horretarako baldintzak betetzen ez dituelako; hauxe gertatzen da SSHren bertsio komertzialarekin eta Microsoften shared source lizentzia programarekin, adibidez.
Terminologia
Sinonimo ezberdinek nagusiki software mota berbera adierazten duten arren, bakoitzak aspektu zehatz batean nabarmentzen da:
- Jabeduna: Pertsona edo enpresa batek software horrekiko egile eskubideak edo patenteak dituela adierazten du, hirugarrengoei legalki mugatzen diena.
- Pribatiboa: erabiltzailearen askatasunarekiko adierazten duen mugapena.
- Ez librea: Software librearen inguruko Debianen jokabideekin bat datorren softwarea da. Hauek Open Source Initiativeren kode irekiaren definizioan oinarrituta daude.
Defentsa
Software jabeduna defendatzen dutenek honako arrazoiak erabili ohi dituzte:
- Software jabedunak, libreak ez bezala, egileek ordainsariak jasotzea ahalbidetzen du. Softwarea garatzea prozesu luze eta neketsua da, eta eredu libreak ez du errentagarritasuna eskaintzen.
- Berrikuntzen babesa bermatzen du. Software libreak kode guztiaren kopia eta banaketa ahalbidetzen du, metodo edo algoritmo berri horri abantaila lehiakorra lortzeko aukerarik izan gabe. Software jabedunarekin hori ezagutu ahal izateko, atzeranzko ingeniaritza prozesu luze bat burutu beharra dago.
- Iturri kodea ezin da eskuratu, beraz, zailagoa da segurtasun akatsak aurkitzea.