Lege lehor: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Lege lehorra Estatu Batuetan.
No edit summary
12. lerroa: 12. lerroa:
Egile, banatzaile eta erosleak, guztiak, bihurtu ziren lege hausle.
Egile, banatzaile eta erosleak, guztiak, bihurtu ziren lege hausle.


Likore trafikoa [[gangster banden esku geratu zen eta tabernetako jabeei estortsioa egiten zieten. Irabazia erakargarria zen, horregatik berehala sortu zen hiri handietako banden arteko borroka auzo jakin batzuk menperatu nahian.
Likore trafikoa [[gangster] banden esku geratu zen eta tabernetako jabeei estortsioa egiten zieten. Irabazia erakargarria zen, horregatik berehala sortu zen hiri handietako banden arteko borroka auzo jakin batzuk menperatu nahian.


"Gangsterismoaren" erakuslerik onena [[Al Capone]] izan zen, [[Chicago]]n gaizkileen mundua bere menpe hartu zuena.
"Gangsterismoaren" erakuslerik onena [[Al Capone]] izan zen, [[Chicago]]n gaizkileen mundua bere menpe hartu zuena.

14:40, 16 apirila 2015ko berrikusketa

Lege lehorra hainbat estatuk alkoholaren fabrikazioa, egitea, inportazioa, esportazioa eta salerosketa debekatzen duen lege polemikoa da. Gehienbat, kontsumo-ordua murrizten duten legeak dira gaur egun, eta batipat, Espainia, Kolonbia eta Txilen gauzatzen da.

Ia beti, alkohola bezalako bizio hedatua debekatzean, galarazpen honek merkatu beltza sustatzen du, alkohola ilegalki sortuz eta prezio altuetan salduz.


Estatu Batuetako lege lehorra

1919an Estatu Batuetan legea, "debekua" izenez ezagunagoa dena, onartu zuten alkoholdun edariak egin, saldu eta hartzea galaraziz. Lege horrek babes handia izan zuen nekazaritza giroko lekuetan eta "Amerika sakoneko" hiri txikietan. Hiri handietan, ordea, morala zaindu nahi zuten. Berehala, era guztietako jandea gaizkile bihurtu ziren likore apur bat edateagatik besterik gabe. Debekuaren ondoan, likoreak egin, estraperloan saldu eta saltzeko, irabazi handiak ematen zituen isilpeko negozioa sortu zen, gangsterren eskuetan erori zena.

Hiri handietan, debekua gorabehera, askok edaten jarraitu zuten. Alkohola edateko isilpeko lekuak modan jarri eta ugaritu ziren eta patrikerako botila txikia edo petaka erabiltzea guztiz zabaldu zen. Likorea kontrabandoan heltzen zen ondoko herrietatik edo legez kanpo egiten zuten industri alkoholarekin. Jende askok ardoa edo garagardoa etxean egiten zuen, hori dela eta egoera barregarriak gertatu ziren, hala nola Texas estatuko kongresistaren kasua. Berak debekuaren zuzenketa idatzi eta handik aste batzuetara bera harrapatu zuten bere arrantxoan destilategia jarri zuelako.

Egile, banatzaile eta erosleak, guztiak, bihurtu ziren lege hausle.

Likore trafikoa [[gangster] banden esku geratu zen eta tabernetako jabeei estortsioa egiten zieten. Irabazia erakargarria zen, horregatik berehala sortu zen hiri handietako banden arteko borroka auzo jakin batzuk menperatu nahian.

"Gangsterismoaren" erakuslerik onena Al Capone izan zen, Chicagon gaizkileen mundua bere menpe hartu zuena.

1929ko krisiak eta ondorengo depresioak ekarri zuen hogeiko hamarkadako kontserbadurismo ideologikoaren amaiera. 1933an, debekua kendu zuten eta goraka ospatu zuten.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lege lehor Aldatu lotura Wikidatan