Joanes Etxeberri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
1. lerroa: 1. lerroa:
== Bizitza ==
Etxeberrik lehenengo ikasketak [[Paue]]n [[jesusen Konpainia|jesuitekin]] egin zituen, jarraian [[Tolosa Okzitania|Okzitaniako Tolosako]] Unibertsitatean lortu zuen medikuntzako batxiler-gradua. [[Medikuntza]]tik at letra-gizona ere izan zen. Sendagile lanari [[Sara]]n ekin zion, eta une hartan Maria Itsasgaraterekin ezkondu zen. Hamaika seme-alaba izan zituzten; haien artean aipagarriena da Agustin, [[Mutriku]]ko mediku izanen zena.

Gero [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herrira]] joan zen, [[1713]]ko [[abenduaren 11]]n [[Bera]]ko udalarekin sinatu zuen bere lehenbiziko kontratua, [[1716]]an berretsiko zuena. [[Baztan]]go [[Elizondo]]n ere lan egin omen zuen denbora batean baina batez ere Beran bizi izan zen [[1722]] arte. Urte hartan [[Hondarribia]]ra joan zen, ordurako zeukan ospeak eramanda. Baina Hondarribian jasotzen zuen soldata urriak eta hura jasotzeko atzerapenak eraginda, Etxeberri Hondarribitik alde egin zuen. [[1725]]eko [[urri]]rako [[Azkoitia|Azkoitiko]] mediku ageri zen. Bezeroen artean [[Loiola (argipena)|Loiolako]] [[jesusen Konpainia|josulagunak]] zeuzkan, besteak beste [[Agustin Kardaberaz|Kardaberaz]] edota [[Manuel Larramendi|Larramendi]]. Azkoitian jarraitu zuen mediku lanak egiten bertako udalak zaharturik zegoelako erretiratu zuen arte, eta [[1749]]ko lehenengo erdialdean zendu zen, 81 urte zituelarik.<ref>[http://www.wikiteka.com/apuntes/joanes-etxeberri-sarakoa-bukaube/ www.wikiteka.com: Joanes Etxeberri Sarakoa]</ref>

== Lanak ==
== Lanak ==
Funtsean hiru lan idatzi zituen euskaraz:
Funtsean hiru lan idatzi zituen euskaraz:

13:07, 30 azaroa 2015ko berrikusketa

Lanak

Funtsean hiru lan idatzi zituen euskaraz:

Bizi izan artean, lehenengo liburuxka bakarrik kaleratu zuen. Bigarrena eta hirugarrena ez ziren XX. menderarte kaleratu, nahiz eta Etxeberrik saiakerak egin hauek argitaratzeko. Haietako batzuk frantziskotarren Zarauzko komentuan egon ziren "galdurik".

Bazen laugarren obra bat ere; Hiztegia, euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz atondua. Larramendik ezagutu eta erabili zuen, baina badirudi betiko galdu zela.

Erreferentziak