Estanislao Urkixo Landaluze: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t added Category:Arabako ahaldun nagusiak using HotCat |
||
17. lerroa: | 17. lerroa: | ||
[[Kategoria:Madrilgo alkateak]] |
[[Kategoria:Madrilgo alkateak]] |
||
[[Kategoria:Aiararrak]] |
[[Kategoria:Aiararrak]] |
||
[[Kategoria:Arabako ahaldun nagusiak]] |
|||
{{bizialdia|1816ko|1889ko|Urkixo, Estanislao}} |
{{bizialdia|1816ko|1889ko|Urkixo, Estanislao}} |
20:37, 4 urtarrila 2016ko berrikusketa
Estanislao Urkixo Landaluze (Murga, Araba, 1816ko maiatzaren 30a - Madril, Espainia, 1889ko apirilaren 7a) arabar enpresaria izan zen.
Biografia
12 urte zituenean Madrila joan zen eta osaba baten etxean hartu zuen bizilekua. 1834. urtean Rothschild bankuan lanpostu bat eskaini zioten. 1841-1849 urteetan Truke eta Burtsako agente izan zen eta 16 urtez Espainiako Bankuko kontseilari.
Ferrocarril de Mediodía konpainiaren sortzaileetariko bat izan zen eta Madrilgo Merkataritza eta Industria Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide. 1871. urtean Urkixoko Markes egin zuten.
Bere bizitzako azken urteetan Madrilgo alkate izan zen. Haren diru laguntzaz Laudioko eskola nazionalak eraiki ziren, Arabako eliza ugari berriztatu ziren, ura eraman zen hainbat herrigunetara eta lanpostu ugari sortu ziren.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.