Refranes y Sentencias (1596): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
14. lerroa: 14. lerroa:
[[Kategoria:Atsotitzak]]
[[Kategoria:Atsotitzak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko liburuak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko liburuak]]
[[Kategoria:Mendebaleko euskara]]

20:25, 3 martxoa 2016ko berrikusketa

Refranes y Sentencias euskal atsotitzen lehen bilduma argitaratua da.

1596an atera zen, biltzailearen izenik gabe, Iruñean, Pedro Porralisen etxean. Guztira 539 atsotitz biltzen ditu, euskaraz emanak eta gaztelaniaz itzuliak. Itzulpena, Larramendiren aburuz, hitzez hitzekoegia da. Atsotitzen gainean zenbakiak ipini ziren, hizkuntza bien arteko erlazioa hobeto ulertarazteko.

Bizkaieraz daude atsotitzak, gehienak behintzat, eta nagusiki badirudi Bilboko edo Bilbo aldeko euskara jasotzen dutela.[1]

Ale bakarra ezagutzen dugu, Darmstadteko unicuma, baina beste hiru aleren berri ere badugu: Larramendirena, Oihenartena eta 2015. urtean ezagutzera eman den Girolamo della Sommaia jakintsu italiarrarena.

Erreferentziak