Joseba Lakarra
Joseba Lakarra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arratzu, 1962ko urtarrilaren 1a (59 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Blanca Urgell |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, filologoa, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza |
Euskera Euskaltzaindia |
Inguma | joseba-lakarra-andrinua |
Joseba Andoni Lakarra Andrinua (Arratzu, 1962ko urtarrilaren 1a-) euskararen historian espezializatutako euskalaria da, eta bereziki aitzineuskara ikertzen nabarmendu da.
1994an XVIII. mendeko hiztegigintzaren etorkiez izenburuko tesia aurkeztuu zuen EHUn, Joakin Gorratxategiren zuzendaritzapean.[1]
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Filologia eta Geografia-Historiako fakultateko dekano izan zen (2000-2003 eta 2004-2007). Euskaltzain osoa, 2007ko maiatzaren 30az geroztik. Euskal Filologian doktorea eta katedraduna. EHUn, Gasteizko Filologia eta Historia fakultatean, euskararen diakronia gaietako irakaslea. Euskararen historiako hainbat alderdi ikertzen duen Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldearen buru da. Gasteizen bizi da
Koldo Mitxelenaren lan guztiak argitaratu ditu (2011), Iñigo Ruiz Arzalluzekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.
Euskaltzaindiaren Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa egitasmoaren zuzendaria da.
Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euskal baladak azterketa eta antologia (bi liburuki), Koldo Bigurirekin eta Blanca Urgellekin batera, elkarlanean (Donostiaː Hordago, 1983).
- Towards a History of the Basque Language, Jose Ignacio Hualde eta Larry Traskekin elkarlanean (Amsterdam-Philadelphiaː John Benjamins, 1995).
- Refranes y Sentencias (1596). Ikerketak eta edizioa, Bilboː Euskaltzaindia, 1996.
- Argitaratzaile Joakin Gorrotxategi eta Iván Igartuarekin batera (eta hiru kapituluetan egile edo egileetako bat). (2018). Euskararen historia. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. (Liburuak euskarazko bertsioan 860 orrialde ditu: koloretako mapak eta grafikoak. Liburuaren gaztelaniazko bertsioa ere badago. (Bibliografia: 801-847 orrialdeetan). ISBN: 978-84-457-3433-9.
Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "Larramendiren hiztegigintzaren inguruan", ASJU 19-1 (1985), 9-50.
- (Ingelesez) "Reconstructing the Pre-proto-Basque root". 1996
- "Filologi-ikerketak Refranes y sentencias-ez: historia eta kritika" 1997
- "Hizkuntzalaritza konparatua eta aitzineuskararen erroa", Uztaro 25, 47-110 1998
- "Ná-De-Ná", Uztaro 31 (1999), 15-84
- "Informe sobre supuestas inscripciones eusquéricas en Veleia" 2008
- “Gogoetak euskal dialektologia diakronikoaz: Euskara Batu Zaharra berreraiki beharraz eta haren banaketaren ikerketaz”. I. Epelde (arg.), Euskal dialektologia: lehena eta oraina (ASJUren gehigarriak 69), Bilbo: UPV/EHU, 2014 [2011], 155-241.
Ehun liburu eta artikulu baino gehiago argitaratu ditu. (Ikus, esaterako, inguma.org edo dialnet)
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Biografia labur bat.
- Euskaltzain oso izendatu zuteneko sarrera-hitzaldia, eta Arana Martijak emandako erantzuna.
- Euskaltzaindiaren webguneko biografia.
- ↑ Lakarra Andrinua, Joseba. «XVIII. mendeko hiztegigintzaren etorkiez» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak Noiz kontsultatua: 2019-12-12.