Estromatolito: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «thumb|right|300px|Estromatolitoak [[Australiako Thetis lakuan.]] '''Estromatolitoak''' (grezieratik: στρῶμα ''strôma''...»
 
Josu (eztabaida | ekarpenak)
t Josu wikilariak «Estromatolitoak» orria «Estromatolito» izenera aldatu du
(Ez dago alderik)

18:14, 27 uztaila 2016ko berrikusketa

Estromatolitoak Australiako Thetis lakuan.

Estromatolitoak (grezieratik: στρῶμα strôma: ohea, eta λίθος líthos : harria) harrien antzeko sedimentuak dira, kaltzio karbonatoz (CaCO3) osatuak, mikrobioen jardueraren ondorioz denboran zehar eratuak (zianobakterioen metabolismoaren ondorioz, bereziki). Haietako asko fosilak dira, eta bizitzaren zantzu zaharrenak dira (3.500 milioi urte dituzte).

Estromatolitoak oso ugariak izan ziren aurrekanbriar garaian, atmosfera karbono dioxidoan aberatsa zenean baina oxigeno gutxi zuenean.

Mikroskopioan aztertuak, fosilizatutako zelulez osatuak daudela ikusten da. Itsaso beroetan eta ez oso sakonetan bizi ziren eta diren zianobakterioak dira harri horien osagai nagusia.