Karbono dioxido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karbono dioxido
Carbon dioxide.svg
Formula kimikoaCO2
SMILES kanonikoa2D eredua
InChl3D eredua
AurkitzaileaJan Baptist Van Helmont, Joseph Black eta Joseph Priestley
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,9768 g/m³ (0 °C, gas)
925 g/m³ (0 °C, likido)
1.560 g/m³ (−78,5 °C, solido)
Soinuaren abiadura259 m/s (0 °C, gas)
Disolbagarritasuna0,2 g/100 g (ura, 25 °C)
Sublimazio-tenperatura−78,5 °C eta −78 °C
Entropia molar estandarra213,7 J/(mol K)
Formazio entalpia estandarra394 kJ/mol
Baporizazio entalpia16,7 kJ/mol
Lurrun-presioa56,5 atm (20 °C)
Masa molekularra43,99 Da
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
2
0
Denboran ponderatutako esposizio muga9.000 mg/m³ (10 h, Ameriketako Estatu Batuak)
Denbora laburreko esposizio muga54.000 mg/m³ (baliorik ez)
IDLH72.000 mg/m³
Berokuntza globalerako gaitasuna1
Eragin dezakecarbon dioxide exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyCURLTUGMZLYLDI-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia124-38-9
ChemSpider274
PubChem280
Reaxys1900390
Gmelin16526
ChEBI989
ChEMBLCHEMBL1231871
NBE zenbakia1013
RTECS zenbakiaFF6400000
ZVG1120
DSSTox zenbakiaFF6400000
EC zenbakia204-696-9
ECHA100.004.271
CosIng32439
MeSHD002245
RxNorm2034
Human Metabolome DatabaseHMDB0001967
UNII142M471B3J
NDF-RTN0000147376
KEGGD00004 eta C00011
PDB LigandCO2
ASHRAE744

Karbono dioxidoa, anhidrido karbonikoa edo karbono (IV) oxidoa, gas bat da, bi oxigeno molekulak eta karbono molekula batek osatzen dutena. Bere formulazio kimikoa CO2 da.

Lewis egituraren arabera, haren irudikapena O=C=O da. Molekula lineala da eta ez polarra, lotura polarrak izan arren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean, Joseph Black kimikari eskoziarrak "aire egonkorra" deituriko gas bat aurkitu zuen, tuparri eta kareharrien desegituraketa kimikotik sortua.

Horren ondoren, Antoine Lavoisier kimikariak, kimika modernoaren oinarriak ezarri zituenak, erregaien inguruko esperimentu bat egitean, "aire egonkorraren" ezaugarri berberak zituen gas bat identifikatu zuen, eta horri karbono dioxido izena eman zion.

Berotegi efektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Berotegi efektua»

Karbono dioxidoa berotegi efektua sortzen duen gasetako bat da eta Lurrak tenperatura jakin eta bizigarri batean manten dezan laguntzen du, neurri batean bada, beti ere. Karbono dioxido barik, Lurra izotz bloke handi bat litzateke. Bestalde, karbono dioxido larregik berotegi efektua areagotu egiten du. Horren ondorioz, planetak beroketa orokorra jasan lezake.

Azken urteotan, karbono dioxidoaren kopurua asko emendatu da atmosferan eta horrek, hein handi batean, Lurraren beroketa areagotzen du.

Ingeniaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Suan aurki daitekeen oxigenoa ezabatzeko erabiltzen da.
  • Elikadura industrian, edari karbonatuan erabiltzen da, eferbeszentzia emateko.
  • Izoztean ere erabilgarria da, izozte-makinetako likidoetan.
  • Argi koherentea sortzeko material erabilgarria da halaber (CO2 laserra).
  • Isurketa superkritikoak erabiltzen dituzten disolbatzaileetan ere oso ohikoa da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]