Old Gringo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{film infotaula automatikoa}} '''Old Gringo''' (euskaraz ''Gringo Zaharra'') 1989ko Luis Puenzo argentinar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko abentur...»
(Ez dago alderik)

12:07, 12 urtarrila 2017ko berrikusketa

Txantiloi:Film infotaula automatikoa Old Gringo (euskaraz Gringo Zaharra) 1989ko Luis Puenzo argentinar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko abentura film bat da. 1964ko Carlos Fuentes mexikar idazlearen Gringo viejo eleberrian oinarritua dago. Jane Fonda, Gregory Peck eta Jimmy Smits aktoreek antzeztu zuten.

1989ko Cannesko Zinemaldian lehiatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Harriet Winslow (Jane Fonda) bere bizimodu aspergarritik ihesi eta pasio eta emozio berrien bila Mexikora doan estatubatuar neskazahar bat da. Ambrose Bierce (Gregory Peck), “gringo zaharra”, bere bizitzako azken urteei zentzua bilatu asmoz basamortuan barna dabilen estatubatuar kazetari ohi eta abenturazalea da. Tomas Arroyo (Jimmy Smits) bere bizitza Mexikoko Iraultzaren inguruan dabilen mexikar jenerala da, eta orain Harrietez maitemindu da. Mexikoko Iraultzan girotutako istorio honek hiru pertsonaia hauen bizitzak nola elkargurutzatzen diren erakusten du, maitasun, heriotz eta gerran.

Aktoreak

Kanpo loturak