Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Maitasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amodio» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Maitasuna edo amodioa atxikimendu eta afektu sentimenduek sortutako emozio eta esperientzia-sorta da. Sentimendu eta emozio horiek positiboki hartu ohi dira, eta pertsonen arteko afektutik plazer sinpleraino hedatzen da. Maitasun kontzeptuarekin adierazten diren esanahi ezberdinen artean ama batek umearekiko duen maitasuna, maitaleek euren artean dutena edo jatun batek janariarekiko duen maitasuna daude. Maitasuna bertute bat izan daiteke ere, gizakiaren ontasunari, errukiari edo besteen ongizateari dagokiona, eta Jainkoari lotuta egon daiteke.[1] Beste gizakiekiko, norberarekiko edo animaliekiko pasioa edo afektibitatea ere adierazteko erabiltzen da.[2]

Antzinako Greziako filosofoek lau maitasun mota desberdintzen zituzten: familia-maitasuna (storge), adiskideen arteko maitasuna (filia), maitasun erromantikoa (eros) eta jainkotasun maitasuna (agape). Gaur egungo autoreek beste maitasun mota batzuk ere desberdintzen dituzte: maiteminezko zoraldia, maitasun propioa eta gorteko maitasuna. Mendebaldetik kanpo ere, maitasun mota hauen arteko desberdintasunak eta sinbiosiak egin izan dira.[3][4]

Maitasuna egitea eta amodioa egitea esapideek sexu harremanak izatea esan nahi dute.[1][5]

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venus maitasunaren jainkosa zen greziarrentzat.

Hainbat kulturetan maitasuna jainkoekin lotzen zen:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   «maitasun» Euskaltzaindiaren Hiztegia . Noiz kontsultatua: 2018-02-14 .
  2. (Ingelesez)  Fromm, Erich (2000) The art of loving Perennial ISBN 9780060958282 PMC 44266121 .
  3.   Henry George Liddell, Robert Scott «A Greek-English Lexicon, φι^λί-α» www.perseus.tufts.edu . Noiz kontsultatua: 2018-02-14 .
  4.   The Bhagavad Gita Penguin 2003, ©1962 ISBN 0140449183 PMC 50937475 .
  5.   «amodio» Euskaltzaindiaren Hiztegia . Noiz kontsultatua: 2018-02-14 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Maitasuna
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maitasun