Pedro Armendáriz Jr.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pedro Armendáriz Jr.
Pedro Armendariz, Jr. 1973.JPG
Bizitza
Jaiotza Mexiko Hiria1940ko apirilaren 6a
Herrialdea  Mexiko
Heriotza New York2011ko abenduaren 26a (71 urte)
Heriotza modua berezko heriotza birikako minbizia
Familia
Aita Pedro Armendáriz
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea
IMDb nm0001917

Pedro "El Perro" Armendáriz Pardo (Mexiko Hiria, 1940ko apirilaren 6a - Manhattan, New York, 2011ko abenduaren 26a). Mexikoko aktore ospetsua, Pedro Armendárizen semea zen. Lucía Gómez de Parada modeloarekin ezkondu zen. Dibortziatu ondoren berriro ere Ofelia Medina aktoresarekin ezkondu zen baina honekin ere dibortziatu zen. Euskal Herriarekin, bereziki Biarritzekin eta Donostiarekin, lotura berezia izan zuen bizitza osoan.

Euskal Herriarekin lotura berezia izan zuen Pedro Armendarizek.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro Armendáriz eta Carmelita Bohr aktore-aktoresa ospetsuen semea, jatorri euskaldun baten familia-kide zen eta horren ondorioz Euskal Herrian sarritan ibilitakoa zen. Hasiera batean Arkitektura ikasteko asmoa bazuen, aktoreen familia batean jaio izatea bere eragina izan zuen. Ikasketa horiek Universidad Iberoamericanan bukatu ondoren Mexikoko Antropologia eta Historia Museo Nazionalaren eraikuntza lanetan parte hartu zuen Pedro Ramírez Vázquezekin batera. Lan hori bukatu ondoren lan gabe gelditu zen eta, orduan, Arturo Ripsteinek film batean parte hartzeko gonbitea luzatu zion. Horrekin karrera luze bati eman zion hasiera. Pedro Armendáriz Jr. aktoreak 140 filmetan hartu du parte, gehienak gaztelaniaz eta ingelesez. Horien artean garrantzi handiko tituluak aipa daitezke: El crimen del padre Amaro (2002), Matando cabos (2004), La ley de Herodes (1999), Old Gringo (1989)… Euskaldunentzat Ke arteko egunak (1989) eta Mina, viento de libertad (1976) izan daitezke garrantzitsuenak. 2011ren bukaeran begi batean minbizia detektatu zioten. New Yorkera eraman zuten hobeto sendatzeko eta hiri horretan hil zen abenduaren 26an, 71 urte zituelarik.

Euskal Herriarekin lotuta egon da haren zenbait lan. Miarritzeko eta Donostiako Zinemaldian epaimahaiko kide izan zen behin baino gehiagotan, esaterako. 2007an Lapurdin, egindako ibilbideagatik omenaldia jaso zuen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telenobelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La fuerza del destino (2011)- Anthony McGuire
  • Atrévete a soñar (2009-2010) - Max Williams
  • Destilando amor (2007) - Mr. Irving Thomas
  • Yo amo a Juan Querendón (2007)
  • Barrera de Amor (2005) - Don Pedro Valladolid
  • Amy, la niña de la mochila azul (2004) - Matías Granados kapitaina
  • Bajo la misma piel (2003-2004) - Joaquín Vidaurri
  • Laberintos de pasión (1999-2000) - Aita Mateo Valencia
  • Tres mujeres (1999-2000) - Federico Méndez
  • Serafín (1999) - Thinker (ahotsa)
  • La sombra del otro (1996) – Tello komandantea
  • La culpa (1996) - Tomás Mendizabal
  • Agujetas de color de rosa (1994-1995) - Aaron
  • La última esperanza (1993) - Alejandro Burana
  • Nuevo amanecer (1988) - Gerardo
  • El camino secreto (1986-1987) - Alejandro
  • La gloria y el infierno (1986) - Sebastián Arteaga
  • Me llaman Martina Sola (1972) - Jaime Corvalán

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Furcio (2000–2002)
  • Acapulco H.E.A.T. (1993) Rodríguez
  • Sweating Bullets (1991–1992) Carrillo
  • Tony Tijuana (1988) Tony Tijuana
  • Hora Marcada (1988)
  • On Wings of Eagles (1986) Mr. Dobuti
  • Airwolf (1986) Mendez kapitaina
  • Knight Rider (1984) Eduardo O'Brian
  • Remington Steele (1983) Rios kapitaina
  • The Love Boat (1981) Ricardo
  • The Rhinemann Exchange (1977) Fuentes
  • Police Story (1973) Jow Gaitan

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Desde Dentro (2012) Domingo Altamirano
  • Mamitas (2012) Ramón "Tata" Donicio
  • Casa de mi Padre (2012) Miguel Ernesto Álvarez
  • El Cartel de los Sapos (2011) Modesto
  • Despertar (2011)
  • El Baile de San Juan (2010) Villako Markesa
  • Hilos y Cables (2010) (laburmetraia)
  • Sin Memoria (2010) Benítez
  • Nikté (2009)
  • Divina Confusión (2008)
  • Navidad S. A. (2008) Santa Claus
  • Purgatorio (2008)
  • Buscando a Palladín (2008) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • El Último Justo (2007)
  • Una Larga Noche (2007)
  • Guadalupe (2006)
  • Un Mundo Maravilloso (2006)
  • La Leyenda del Zorro (2005) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Después de la Muerte (2005)
  • Matando cabos (2004)
  • El Segundo (2004)
  • La casa de Los Babys (2003) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Once Upon a Time in Mexico (2003) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • El crimen del padre Amaro (2002) (Espainia, Argentina eta Frantziarekin ekoiztua)
  • Entre los dioses del desprecio (2001) . (Puerto Rico eta Argentinarekin ekoiztua)
  • Original Sin (2001) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • The Mexican (2001) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Asesinato en el meneo (2001) (Costa Ricako ekoizpena)
  • El grito (2000) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Su alteza serenísima (2000)
  • Before Night Falls (2000) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • A propósito de Buñuel (2000) (Espainia, Frantzia eta Ameriketako Estatu Batukin ekoiztua)
  • La ley de Herodes (1999)
  • On the Border (1998) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • The Mask of Zorro (1998) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Amistad (1997)(Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • De noche vienes, Esmeralda (1997)
  • Et hjørne af paradis (1997) (Suedia, Danimarka eta Costa Ricarekin ekoiztua)
  • Death and the Compass (1996) Blot (Britania Handiko ekoizpena)
  • Reclusorio (1995) abokatu defendatzailea
  • Dos crímenes (1995) Alfonso
  • Ámbar (1994) mandataria
  • The Cisco Kid (1994) Montano (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Guerrero negro (1993)
  • Extraños caminos (1993)
  • Una luz en la escalera (1993)
  • Nurses on the Line: The Crash of Flight 7 (1993) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Tombstone (1993) apaiza (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Los años de Greta (1992) Gustavo
  • Highway Patrolman (1992) Barrera sargentua (Ameriketako Estatu Batuekin ekoizpena)
  • Sweating Bullets/Tropical Heat (1991) . Lt. Carrillo (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Corrupción y placer (1991) Augusto Alarcón
  • Diplomatic Immunity (1991) Oswaldo Delgado (Kanadako ekoizpena)
  • Bandidos (1990) apaiza (Espainiarekin batera ekoiztua)
  • Camino largo a Tijuana (1989) Juan
  • La leyenda de una máscara (1989)
  • Ke arteko egunak (1989)
  • Maten al Chinto (1989) Chinto jauna
  • Old Gringo (1989) Pancho Villa (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Licence to Kill (1989) Héctor López lehendakaria (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Camino largo a Tijuana (1988) Juan
  • El secreto de Romelia (1988) Román jauna
  • Diana, René y el Tíbiri (1988)
  • Les pyramides bleues (1988) (Frantziarekin ekoiztua)
  • Mariana, Mariana (1987) Carlos (1986)
  • A Walk in the Moon (1987) doktorea (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Walker (1987) Muñoz (Espainia-Ameriketako Estatu Batu ko koprodukzioa)
  • Persecución en Las Vegas (1987) Pagano
  • El placer de la venganza (1986)
  • El tres de copas (1986) Cipriano Melquisidor
  • Murder in Three Acts (1986) Mateo koronela (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • On Wings of Eagles (1986) . Mr. Dobuti (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Maine-Océan (1986) Pedro de la Moccorra (Frantziako ekoizpena)
  • Treasure Island (1985) Mendoza (Frantzia-Britainia Handia eta Ameriketako Estatu Batuko koprodukzioa)
  • El tesoro del Amazonas (1985) Zapata
  • Historias violentas (1984)
  • Matar o morir (1984) Tony Collins
  • Sangre en el Caribe (1984)
  • El billetero (1984)
  • Extraño matrimonio (1984)
  • El sexo de los ricos (1984)
  • El corazón de la noche (1983)
  • En el país de los pies ligeros (1983)
  • Los dos carnales (1983)
  • Chile picante (1983)
  • El día que murió Pedro Infante (1982)
  • Huevos rancheros (1982)
  • La mujer del ministro (1981)
  • Las musiqueras (1981)
  • La silla vacía (1981)
  • La chévre (1981) (Frantziarekin ekoiztuta)
  • Rastro de muerte (1981) Alberto Villamosa
  • Novia, esposa y amante (1981) Esteban Ampudia
  • Días de combate (1981)
  • The Dogs of War (1980) Alkatea (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Mamá solita (1980)
  • Ni solteros ni casados (1980)
  • Evita Perón (1980) Cipriano Reyes (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Survival Run (1980) Paco (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • La ilegal (1979) Felipe Leyva
  • El vuelo de la cigüeña (1979)
  • Cadena perpetua (1978) Javier "Tarzán" Lira
  • El complot mongol (1978)
  • Estas ruinas que ves (1978) Raymundo Rocafuerte
  • El hijo es mío (1978)
  • Los pequeños privilegios (1978)
  • La plaza de Puerto Santo (1978)
  • La casta divina (1977)
  • The Rhinemann Exchange (1977) Fuentes Tenientea (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Crónica íntima (1976)
  • Mina, viento de libertad (1976) Pedro Moreno
  • El pacto (1976) Raúl Mateos doktorea
  • Columbo: A Matter of Honor (1976) Sánchez detektibea (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • México de mis amores (1976) (dokumentala)
  • La pasión según Berenice (1975) Rodrigo Robles
  • Longitud de guerra (1975) Manuel Chávez
  • Carroña (1975) Rengo
  • A Home of Our Own (1975) (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • The Log of the Black Pearl (1975) Archie Hector (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Chosen Survivors (1974) Luis Cabral (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Más negro que la noche (1974) Roberto
  • Earthquake (1974) Emilio Chávez (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Los caciques (1973)
  • The Deadly Trackers (1973) Herrero (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • The Soul of Nigger Charley (1973) Sandoval (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Don't Be Afraid of the Dark (1973) Francisco Pérez (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Cinco mil dólares de recompensa (1972) William Law
  • Tráiganlos vivos o muertos (1972) Dan
  • The Magnificent Seven Ride! (1972) Pepe Carral (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Hardcase (1972) . Simon Fuegus (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Killer by Night (1972) Carlos Madera doktorea (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Indio (1971) Jesse James
  • Los indomables (1971) Big Bill
  • River of Gold (1971) Angel (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • La belleza (1970) (laburmetraia)
  • Un mulato llamado Martín (1970) (Perurekin ekoiztua)
  • Primero el dólar (1970) Tony
  • Sucedió en Jalisco (1970) Gustavo Muñoz
  • Siete muertes para El Texano (1970)
  • Macho Callahan (1970) Juan (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Chisum (1970) Ben (Ameriketako Estatu Batuko ekoizpena)
  • Su precio unos dólares (1969) Sam
  • Los juniors (1969) Rafael Segura, Jr.
  • El golfo (1968)
  • Las posadas (1968) (laburmetraia)
  • Las impuras (1968) Rodolfo
  • Todo por nada (1968) Pedro "El Pinto"
  • Vuelo 701 (1968) Máximo
  • La marcha de Zacatecas (1968)
  • Super Colt 38 (1968) Frank Morton
  • Cuatro contra el crimen (1967) Gustavo
  • Las vampiras (1967) Carl Mayer
  • Los asesinos (1967) Talbot
  • No hay cruces en el mar (1967) Sergio
  • Amor perdóname (1967) Arturo Solano
  • La bataille de San Sebastián (1967) (Frantzia eta Italiarekin ekoiztua)
  • Cómo enfriar a mi marido (1967) Juan
  • La soldadera (1966) Isidro
  • Los tres mosqueteros de Dios (1966) Manuel
  • Matar es fácil (1966)
  • The Bandits (1966) Pedro (Ameriketako Estatu Batuarekin ekoiztua)
  • Los gavilanes negros (1965)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro Armendáriz Jr. Aldatu lotura Wikidatan