Iñigo Cabacas Herri Harmaila: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
artikulu berria ICHHri buruz
(Ez dago alderik)

03:30, 10 ekaina 2017ko berrikusketa

{{{izena}}}
{{{webgunea}}}

Iñigo Cabacas Herri Harmaila edo ICHH 2013. urtean sorturiko atheticzale talde eta norbanako ezberdinez osatutako kolektiboa da.

Kolektibo honen sorreraren arrazoi nagusia San Mames estadioko azkeneko urteetako giroaren gainbehera suspertzea izan zen. Ondorio honetara iritsi ziren athleticzale talde eta norbanako asko eta prozesu bateratzaile baten bidez Iñigo Cabacas Herri Harmaila kolektibo zabala eratu zuten. Kolektibo honen parte dira, besteak beste: HNT, Piratak, Euskal Lions, Zazpiak Bat, SanJo Buruz, Abertzale Sur zenaren kideak eta norbanako ugari.

Iñigo Cabacas Herri Harmailak San Mames mitikoaren giroa berreskuratu eta San Mames berrira bideratzea du helburu, horretarako hainbat ekimen aurrera ateratzen du. Ekimen horien barruan sar litezke mosaiko ikusgarrien gauzatzea eta herri abestiak berreskuratzeko "San Mames kantari" dinamika, besteak beste.

Egun 800 kide baino gehiagoz osatuta dago, klubak (zuzendaritzak) eskainitako eserleku guztiak hain zuzen ere. Kopuru mugatu eta txiki horrek (53.000 zaleentzako edukiera du San Mamesek) eztabaida eta gogoeta ugari piztu du San Mameseko harmailetan, batez ere ICHH-k okupatutako eremuan. Izan ere, ICHH kolektiboan kide berriak sartzeko zerrenda luzea dago, egungo espazio mugatuak ezinezko egiten duena. Animazio harmailaren kopuru eta tamaina txikiak piztutako haserreari San Mamesen inoiz betetzen ez diren gehiegizko eserleku VIP (animaziora bideratutako eserlekuak baino askoz gehiago) egoteak piztutako gogoeta gehitu behar zaio. ICHH-k beti defendatu du animazioko eremua handiagotzea eta partiduro ia erabat hutsik geratzen diren eserleku VIP-ak murriztea.

Kolektibo honek 2012. urtean Athletic - FC Schalke 04-ren arteko Europako partidu baten ondoren Ertzaintzak pilotakada batez eraildako Iñigo Cabacas Lizeranzu gazte athleticzalearen omenez hartzen du bere izena.

ICHH-k bere burua athleticzale, abertzale, antifaxista eta euskaltzale gisa definitzen du.

Aldarri nagusien artean futbol herrikoiaren defentsa, animazioko eremua handiagotzea, abonoen izaera berreskuratzea, prezio herrikoiak ezartzea eta futbol modernoaren gaitzespena daude.

Erreferentziak

- El Desmarqueri eginiko elkarrizketa (2016-10-03)

Kanpo loturak

- Web ataria

- Twitterren