Mantu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
39. lerroa: 39. lerroa:
== Miaketa ==
== Miaketa ==
Mantuari buruzko ezagutza ikerketa geofisiko ez-zuzenetik lortua da batez ere, eta horren barnean, uhin sismikoaren hedapenaren ikerketak eta sakontasun handiko arroken ikerketak (orogenesi edo bolkanismo baten bidez lurrazalera ekarriak diren arrokak: ofilolitak, kimberlitak...) dute pisu edo garratzi handiena. Hortik, beraz, mantuaren aztarna zuzenak lortzearen nahia azaldu zen, non zulaketa ozeanikoaren proiektua egiteko saiakera bat egin zen, ''Mohole proiektu'' bezala ezagutua. Alferrik egin zen, baina hona hemen proiektuaren helburua: Mohorovičić etenuneraino zulaketa egitea. Proiektu honetan lortutako sakonera handiera 180m-koa izan zen. 2005. urtean, hirugarren prospekzio sakonena egin zen, 1416m-ko zulaketa egin zelarik. 2007an beste proiektu bati heldu zioten, oraingo hontan ''Chikyu'' japonerasen itsasontziarekin bete zena. 7.000m-ko zulaketa egin zen, ordura arte hondo ozeanikoetan egindako zulaketa handiena, askogatik gainera. Etenuneko materiala lortzea helburu zuelarik.
Mantuari buruzko ezagutza ikerketa geofisiko ez-zuzenetik lortua da batez ere, eta horren barnean, uhin sismikoaren hedapenaren ikerketak eta sakontasun handiko arroken ikerketak (orogenesi edo bolkanismo baten bidez lurrazalera ekarriak diren arrokak: ofilolitak, kimberlitak...) dute pisu edo garratzi handiena. Hortik, beraz, mantuaren aztarna zuzenak lortzearen nahia azaldu zen, non zulaketa ozeanikoaren proiektua egiteko saiakera bat egin zen, ''Mohole proiektu'' bezala ezagutua. Alferrik egin zen, baina hona hemen proiektuaren helburua: Mohorovičić etenuneraino zulaketa egitea. Proiektu honetan lortutako sakonera handiera 180m-koa izan zen. 2005. urtean, hirugarren prospekzio sakonena egin zen, 1416m-ko zulaketa egin zelarik. 2007an beste proiektu bati heldu zioten, oraingo hontan ''Chikyu'' japonerasen itsasontziarekin bete zena. 7.000m-ko zulaketa egin zen, ordura arte hondo ozeanikoetan egindako zulaketa handiena, askogatik gainera. Etenuneko materiala lortzea helburu zuelarik.

Urte berdineko martxoan, Roger C. Searle izeneko irakaslea buruzagi zelarik, dozena bat zientifikok itsaspeko eskualde bat miatu zuten, ozeano Atlantikoaren erdian aurkitzen zena eta 4.900m-ko sakonera zuena.


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==

15:42, 29 urria 2017ko berrikusketa


Lurraren zatiketa nukleotik exosferara. Kolore hori eta laranjaz agertzen da mantua.

Mantua lurrazalaren eta nukleoaren artean dagoen geruza da. 2900 kmko sakonerara iristen da. Mantua batez ere peridotitaz osatua dago. Lurrazalaren eta Mantuaren arteko banaketa Mohorovicic etengunean ematen da. Goi mantua (biguna eta likatsua) eta behe mantua (solidoa eta elastikoa) banatu daiteke. Biak ezberdintzen diren puntua Repettiren etengunea da.

Egitura

Mantua lau zatitan banatu daiteke bere elastizitatearen arabera. Geruza hauek kanpotik barrura goi-mantua (33-410 km), trantsizio zonaldea (410-670 km), behe-mantua (670-2798 km) eta D" (2798-2998) dira.

Mantuaren goikaldean bat-bateko abiadura sismikoaren gorakada dago. Gertakari hau lehenengo aldiz Andrija Mohorovicicek ikusi zuen 1909an eta horren ondorioz Mohorovicic etengunea edo sinpleki "Moho" izena ematen zaio. 50 km. geroago mantua plastikoagoa bilakatzen da eta horregatik abiadura sismikoa txikitzen da. Hau dela eta zonalde honi, 200 bat km. dituena, Abiadura Baxuko Zona deitzen zaio, ingelesezko sigletan LVZ. Hala ere honen mugak ez dira mundu osoan aurkitzen. Trantsizio zonaldea oso konplexua da. Behe-mantuaren inguruan oso gutxi dakigu, baina sismikoki homogeneoa da. D" zonaldea Lurreko zonalderik konplexuena da, mantua eta nukleoa bereizten baititu.

Mantuaren banaketa

Mantuaren barnealdeari dagokionez, ez dago desberdintza handirik nabaritzen eta ezta barneko etenunerik erez. Aitzitik, presioa eta tenperatura handiagotzea islatzen islatzen duten gradienteak daude. Horregatik, mantua bi zatitan banatu ohi da.

  • goi mantua (Mohorovičić etenunetik 650km-ko sakoneraraino.)
  • behe mantua (650km sakoneratik kanpo nujleoaren limiteraino.)

Goi mantua

Goi mantua Mohorovičić etenunean hasten da, lurrazal ozeanoarekiko batez besteko 6km-ko sakoneran dagoena eta lurrazal kontinentalarekiko 35,5km sakoneran dagoena (nahiz eta subdukzio eremuetan 400km-ko sakonerara iristeka posible den.)

Uhin sismikoen abiadura 8,0-8,2km artekoa da, behekoarenak baino handiagoak direla kontuan hartuz (6,5-7,8km artekoa). Datu geofisikoek frogatzen dutenez, P uhinen abiadura jeitsi egiten da 50-200km arteko sakonunera iristean (eta baita sakonera handiagoa subdukzio eremuetan aurkituz gero), eta, baita S uhinak gogorki arindu ere. Horregatik, eskualde honi abiadura baxuko eremua deritzo.

Datu geofisiko, geologiko eta petrologiko ebidentzietan eta lur kapoko gorputzen konparaketan oinarrituta, goi mantuaren konposizioa peridotita dela esaten da. Periotitak arroka ultrabasikoen familia bat da non batez ere olibino magnesikoarekin eta eta piroxenoarekin osatuta dagoen. Nahiz eta lurrazalean bitxiak izan, isla ozeaniko batzuetan azaleratzen dira, orogenesiaren ondorioz igotako guneetan.

Peridotiten fusio esperimentalek erakusten dute euren fusio partzialak basalto ozeanikoa sorraraz dezakeela. Hau, seguruenik, abiadura baxuko eremuetan gertatuko da, zeinetan bertako abiadura sismiko murrizketaren azalpena izango den, materialen fusio partziala dela eta.

Ofiolitan eta litosfera ozeanikoaren ikerkuntzek zera adierazten dute, lurrazal ozeanikoaren sorkuntza goi mantuko goikalde zatitik aurrera hasten dela. Fusio partzialaren maila %25a izatera iritsi behar da, ondorioz, fusio baxuko osagaiak txirotzea ekartzen duelarik. Froga ez-zuzen batzuk ezagutzen dura non adierazten dutenak silikatoaren gehiagotzea ematen dela gero eta sakonago joan ahala.

Granate iherzolita peridotitek seguraski peridotita primitiboak irudikatuko dute. Hauek fusio partziala pairatzean magma basaltikoa sortzen dute, hondar bezala harzburgitak (%80 olibinoz osatua dagoena) eta dunitak (olibinoak) utziz. Presio eta tenperatura harremana kontuan hartuz, sakonune handietan mineralogia plagioklasa-harzburgitaz (ofiolitetan aurkitua batez ere) menderatua dagoela eta presio igoerarekin espinela-lherzolitak (noizbehinka basalto alkalinoetan noduluak sortuko dituenak) gailenduko duenaren konlusioa atera da. Presio handiagoetan, mineralogia egonkorrena granate-lherzolita (kimberlitan noduluak sortzen dituena) konplexuarena izango delarik.

Behe mantua

Behe mantua 670km-ko sakoneran hasten da eta Gutenberg etenuneraino iritsi, hau 2.700-2.900km sakoneraraino iristen delarik (nukleoa hasi aurretiko etenuneraino). Behe mantua eta astenosferaren banaketa Repetti etenuneak markatzen du, eremu solido eta plastikotasun oso baxukoa dena.

Eskualde honetako dentsitateak 4,6tik 5,5eko igoera jasaten du. Itxuraz, behe mantu honetan ez da fase aldaketa garrantzitsurik ematen. Hainbat eredu propasatu dira behe mantuaren burdin kantitatea goi mantuarena baino handiagoa dela baieztatzen dutenak.

Tenperaturari dagokionez, 1.000 ºC eta 3.000 ºC bitartean aldatzen da, faktore frankorekin, hala nola, sakonerarekin eta desintegrazio erreaktiboek sortutako beroarekin igotzen dena.

Miaketa

Mantuari buruzko ezagutza ikerketa geofisiko ez-zuzenetik lortua da batez ere, eta horren barnean, uhin sismikoaren hedapenaren ikerketak eta sakontasun handiko arroken ikerketak (orogenesi edo bolkanismo baten bidez lurrazalera ekarriak diren arrokak: ofilolitak, kimberlitak...) dute pisu edo garratzi handiena. Hortik, beraz, mantuaren aztarna zuzenak lortzearen nahia azaldu zen, non zulaketa ozeanikoaren proiektua egiteko saiakera bat egin zen, Mohole proiektu bezala ezagutua. Alferrik egin zen, baina hona hemen proiektuaren helburua: Mohorovičić etenuneraino zulaketa egitea. Proiektu honetan lortutako sakonera handiera 180m-koa izan zen. 2005. urtean, hirugarren prospekzio sakonena egin zen, 1416m-ko zulaketa egin zelarik. 2007an beste proiektu bati heldu zioten, oraingo hontan Chikyu japonerasen itsasontziarekin bete zena. 7.000m-ko zulaketa egin zen, ordura arte hondo ozeanikoetan egindako zulaketa handiena, askogatik gainera. Etenuneko materiala lortzea helburu zuelarik.

Urte berdineko martxoan, Roger C. Searle izeneko irakaslea buruzagi zelarik, dozena bat zientifikok itsaspeko eskualde bat miatu zuten, ozeano Atlantikoaren erdian aurkitzen zena eta 4.900m-ko sakonera zuena.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mantu Aldatu lotura Wikidatan