Edukira joan

«Mantu»: berrikuspenen arteko aldeak

390 bytes added ,  Duela 4 urte
ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
Mantuari buruzko ezagutza ikerketa geofisiko ez-zuzenetik lortua da batez ere, eta horren barnean, uhin sismikoaren hedapenaren ikerketak eta sakontasun handiko arroken ikerketak (orogenesi edo bolkanismo baten bidez lurrazalera ekarriak diren arrokak: ofilolitak, kimberlitak...) dute pisu edo garratzi handiena. Hortik, beraz, mantuaren aztarna zuzenak lortzearen nahia azaldu zen, non zulaketa ozeanikoaren proiektua egiteko saiakera bat egin zen, ''Mohole proiektu'' bezala ezagutua. Alferrik egin zen, baina hona hemen proiektuaren helburua: Mohorovičić etenuneraino zulaketa egitea. Proiektu honetan lortutako sakonera handiera 180m-koa izan zen. 2005. urtean, hirugarren prospekzio sakonena egin zen, 1416m-ko zulaketa egin zelarik. 2007an beste proiektu bati heldu zioten, oraingo hontan ''Chikyu'' japonerasen itsasontziarekin bete zena. 7.000m-ko zulaketa egin zen, ordura arte hondo ozeanikoetan egindako zulaketa handiena, askogatik gainera. Etenuneko materiala lortzea helburu zuelarik.
 
Urte berdineko martxoan, Roger C. Searle izeneko irakaslea buruzagi zelarik, dozena bat zientifikok itsaspeko eskualde bat miatu zuten, ozeano Atlantikoaren erdian aurkitzen zena eta 4.900m-ko sakonera zuena. Toki zehatz horretan, mantua ikusgai zegoen, azal babesgarririk gabe eta hori izan zen zientzialariei gehien harritu ziena. Miaketa robot baten bidez, hiru zulaketa burutu ziren bertako hiru gune desberdinetan, zulaketek 4cm diametroa eta 1m sakonera izan behar zutelarik. Sei aste behar izan ziren eginkizuna betetzeko, eta proiektua geologo desberdinez eta ozeanografoz osatuta egon zen.
 
== Ikus, gainera ==
16

edits