Zirkuitu digital: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb) |
t Lainobeltz wikilariak «Zirkuitu Digital» orria «Zirkuitu digital» izenera aldatu du, birzuzenketaren gainetik: izendapen kriterio orokorra |
(Ez dago alderik)
|
12:05, 11 abendua 2017ko berrikusketa
Elektronika digitalean, zirkuituak logika konbinazionalaren ekuazio sinpleaz osatuta daude eta ekuazio hauek, Booleren aljebraren prozesuak dira.
Zirkuitu konbinazionalen artean, garrantzitsuenak:
- Logikoak
- Parekotasun sorgailua edo detektagailua
- Hautagailua eta kontrako hautagailua
- Kodetzailea eta Dekodeatzailea
- Kode aldatzailea.
- Konparatzailea
- Aritmetikoak
- Batutzailea
- Aritmetikoak eta logikoak
- Unitate aritmetiko logikoa
Zirkuitu hauek ate logikoak elkarrekin lotuz sortzen dira.
Sistema elektroniko digitalak ate logikoz egindako zirkuitu digitalez osatuta daude. Zirkuitu digitalaren funtzionamenduaren arabera, bi zirkuitu mota daude: konbinazionalak eta sekuentzialak.
- Konbinazionala: irteeraren balioa, edozein unetan, sarrerek une horretan duten balioen menpekoa da soilik.
- Sekuentziala: Irteeraren balioa, edozein unetan, sarrerek une horretan duten balioen menpe eta aurreko uneetan gertatutakoaren menpe dago. Beraz, sarreren balio berdinen aurrean, irteerak balio ezberdina izan dezakete.