Antzinaroko musika: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa: 15. lerroa:
Dena den, musikaren historiografiarako garrantzi handia duen aurkikuntza berri bat egin da: [[2009|2009an]] Geibenklösterle-ko haitzulo batean, [[Alemania|Alemanian]], bi txirula aurkitu ziren [[Paleolito|Paleolitikoko]] aztarnategi batean, datazio-metodo berrien arabera duela 43.000 urtekoak direnak<ref>http://wikimusiquita.wikispaces.com/Instrumentos+musicales</ref>; haietako bat mamut-[[letagin]] bateko [[Boli|boliaz]] egina dago eta bestea [[Sai arre|sai arre]] baten [[Erradio (hezurra)|erradio]] hezurraz. Gizakiaren lehen musika-tresnetarikoak direla esan liteke. Jada garai hartan musika sormen-jarduera gisa existitzeak berak ematen digu aditzera norainoko garapen sinbolikoa eta gizarte-kohesioa zuten gizaki-talde ehiztari eta biltzaile primitibo haiek.
Dena den, musikaren historiografiarako garrantzi handia duen aurkikuntza berri bat egin da: [[2009|2009an]] Geibenklösterle-ko haitzulo batean, [[Alemania|Alemanian]], bi txirula aurkitu ziren [[Paleolito|Paleolitikoko]] aztarnategi batean, datazio-metodo berrien arabera duela 43.000 urtekoak direnak<ref>http://wikimusiquita.wikispaces.com/Instrumentos+musicales</ref>; haietako bat mamut-[[letagin]] bateko [[Boli|boliaz]] egina dago eta bestea [[Sai arre|sai arre]] baten [[Erradio (hezurra)|erradio]] hezurraz. Gizakiaren lehen musika-tresnetarikoak direla esan liteke. Jada garai hartan musika sormen-jarduera gisa existitzeak berak ematen digu aditzera norainoko garapen sinbolikoa eta gizarte-kohesioa zuten gizaki-talde ehiztari eta biltzaile primitibo haiek.


Oso antzinakoak, [[Erdi Paleolito|Erdi Paleolitokoak]] diren objektu batzuk aurkitu dira txirulen antzera zuloak dituztenak, baina txirulak ez zirela frogatu dute ikerketek, kasu horietan bai agertzen direlako animalien hortz-markak. Oso zalantzazkoa da [[Neanderthalgo gizaki|Neanderthalen]] gaitasun sinbolikoa, baina utzi dizkiguten aztarna batzuk ikusirik, galdetzekoa da zenbateraino ez ote ziren gai gaur musika deitzen duguna sortzeko.
Oso antzinakoak, [[Erdi Paleolito|Erdi Paleolitokoak]] diren objektu batzuk aurkitu dira txirulen antzera zuloak dituztenak, baina txirulak ez zirela frogatu dute ikerketek, kasu horietan bai agertzen direlako animalien hortz-markak. Oso zalantzazkoa da [[Neanderthalgo gizaki|Neanderthalen]] gaitasun sinbolikoa, baina utzi dizkiguten aztarna batzuk ikusirik, galdetzekoa da zenbateraino ez ote ziren gai gaur musika deitzen duguna sortzeko. Izan ere, baliteke gizakiek animalien falangeetan eginiko zuloak (Prolom III aztarnategia, [[Krimea|Krimean]]) hezur-muina ateratzeko egin izana, baina baita txilibituak sortzeko ere. Alegia, honetaz guztiaz iritzi ondo oinarritu bat esatea ez da erraza, eta aldeko eta aurkako iritziak daude, nolanahi ere. Gainera, txilibituak izanda ere, baliteke helburu praktikoren bat zuten soinuak egiteko izatea: hegaztiak erakartzeko, adibidez, edota abisatzeko edo animaliaren bat imitatzeko.

[[Goi Paleolitoa|Goi Paleolitoan]] egoera guztiz aldatzen da: harraskagailuen existentziaren frogak guztiz argiak dira (horren adibide izanik Pekárna koban ([[Moravia|Moravian]]) aurkitutakoa), eta [[Neolito|Neolitoan]] ukaezinak, [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean]] zein Europan (Janakavo, [[Polonia]]). [[Frantzia|Frantziatik]] hasita [[Errusia|Errusiaraino]], hiru eta zazpi zulotxo bitarte dituzten txilibitu eta txirulak aurkitu dira, 20.000 eta 15.000 urte bitarteko adina dutenak, txori, hartz edo [[Elur-orein|elur-oreinen]] hezurrez eginak. Hauetariko txilibitu batzuk grabatutako marrazkiekin apainduak daude.


==Erreferentziak==
==Erreferentziak==

18:58, 23 apirila 2018ko berrikusketa

Musika ikasle eta irakasle bat ontzi etruriar batean.

Antzinaroko musika Antzinaroan egindako musika da, bai eta Historiaurrean egindakoa ere (antropologiak frogatua baitu musika gizakiok berezkoa dugula). Nahiz eta zenbait arok idatzizko lekukotasunak utzi dizkiguten, beste batzuetatik material kulturalarekin lotutako ondareak bakarrik (musika tresnak) iritsi zaizkigu.

Antzinaroko musika ez dugu antigoaleko musika kontzeptuarekin nahasi behar, azken hori musika klasikoa izendatzeko beste modu bat baita (zehazkiago esanda, XVIII. mendearen aurretiko musika, Mendebaldeko Europara mugatua).

Musika historiaurrean

Gizakiok Lurrean existitzen garenetik, musika-adierazpen asko egon dira, komunikatzeko eta sentimenduak adierazteko dugun beharraren ondorioz. Musika tresnak sortu baino lehen ere egiten zen musika, abestuz, txaloka edota objektuak joz. Antropologiak giza-espeziearen eta musikaren arteko harreman estua frogatu du. Interpretazio tradizional batzuen arabera, naturaz gaindiko kontzeptuari lotutako jarduera intelektual zenbaiten barruan sortu zen musika, hau da, sinesteen helburu magiko edo erlijiosoarekin); gaur egun, aldiz, ugalketa-errituekin eta auzolanarekin erlazionatzen da.[1] Lehen abesti horiek errepikapen ugariren bitartez egiten bide ziren, edo esparru melodiko oso mugatua zuten, ahozko hizkuntzatik oso gertukoa. Hieroglifo batzuetan musika hizkuntza halako baten aztarnak gorde dira, soinuaren igoera eta jaitsiera eskuko hatzekin adierazten dutenak.

Ebidentzia gutxi daude, baina daudenek Historiaurrean jada zenbait “musika tresna” existitzen zirela adierazten dute. Gure arbasoena bezalako bizimodua gaur egunera arte mantendu duten herri ia guztien abesti eta dantzetako erritmoak ikusi besterik ez dugu. Harraskagailu edo karrakailuak dira horren adibide: modu sinpleenetako bat da soinuak sortzeko, zerbait kolpeka jotzearekin edo soinuak ahotsaren bidez sortzearekin batera. Karrakailu edo harraskagailuak objektu oso ezagunak dira eta mundu osoan zehar daude sakabanaturik. Oso sinplea denez, pentsatzekoa da asmatu zen lehenetariko musika tresna bat dela.

Harraskagailu edo karrakailuak koska paraleloak dituzten hezur txikiak dira, beste tresna batez igurtzitzean (zur edo ziri batez, esaterako) soinuak sortzen dituztenak. Schulen-en (Belgikako iparraldean) karrakailu bat topatu zen, 40.000 eta 50.000 urte artekoa, halako marka batzuk zituena, eta baztertu egin da marka horiek animalia batek eginak izatea.

Dena den, musikaren historiografiarako garrantzi handia duen aurkikuntza berri bat egin da: 2009an Geibenklösterle-ko haitzulo batean, Alemanian, bi txirula aurkitu ziren Paleolitikoko aztarnategi batean, datazio-metodo berrien arabera duela 43.000 urtekoak direnak[2]; haietako bat mamut-letagin bateko boliaz egina dago eta bestea sai arre baten erradio hezurraz. Gizakiaren lehen musika-tresnetarikoak direla esan liteke. Jada garai hartan musika sormen-jarduera gisa existitzeak berak ematen digu aditzera norainoko garapen sinbolikoa eta gizarte-kohesioa zuten gizaki-talde ehiztari eta biltzaile primitibo haiek.

Oso antzinakoak, Erdi Paleolitokoak diren objektu batzuk aurkitu dira txirulen antzera zuloak dituztenak, baina txirulak ez zirela frogatu dute ikerketek, kasu horietan bai agertzen direlako animalien hortz-markak. Oso zalantzazkoa da Neanderthalen gaitasun sinbolikoa, baina utzi dizkiguten aztarna batzuk ikusirik, galdetzekoa da zenbateraino ez ote ziren gai gaur musika deitzen duguna sortzeko. Izan ere, baliteke gizakiek animalien falangeetan eginiko zuloak (Prolom III aztarnategia, Krimean) hezur-muina ateratzeko egin izana, baina baita txilibituak sortzeko ere. Alegia, honetaz guztiaz iritzi ondo oinarritu bat esatea ez da erraza, eta aldeko eta aurkako iritziak daude, nolanahi ere. Gainera, txilibituak izanda ere, baliteke helburu praktikoren bat zuten soinuak egiteko izatea: hegaztiak erakartzeko, adibidez, edota abisatzeko edo animaliaren bat imitatzeko.

Goi Paleolitoan egoera guztiz aldatzen da: harraskagailuen existentziaren frogak guztiz argiak dira (horren adibide izanik Pekárna koban (Moravian) aurkitutakoa), eta Neolitoan ukaezinak, Ekialde Hurbilean zein Europan (Janakavo, Polonia). Frantziatik hasita Errusiaraino, hiru eta zazpi zulotxo bitarte dituzten txilibitu eta txirulak aurkitu dira, 20.000 eta 15.000 urte bitarteko adina dutenak, txori, hartz edo elur-oreinen hezurrez eginak. Hauetariko txilibitu batzuk grabatutako marrazkiekin apainduak daude.

Erreferentziak

  1. Marvin Harris Our Kind: who we are, where we came from, where we are going. New York: HarperCollins/Harper Perennial. 1990. ISBN 0-06-091990-6.; Juan Luis Arsuaga El collar del Neanderthal, El enigma de la esfinge.
  2. http://wikimusiquita.wikispaces.com/Instrumentos+musicales