Donostiako hiru damatxo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
Kaltzakortaren artikulurko lotura berria jarri eta informazioa zuzendu/osatu
2. lerroa: 2. lerroa:


== Egilea ==
== Egilea ==
Abestiaren egilea zein den zehazki ez dago oso argi, Jose Arrue ikerlariaren ikerlan baten arabera (''“La canción ‘Iru damatxo…’ ¿Quién es su autor?” Euskalerriaren alde, Año XII, nº 220,1922.'') Inazio Larramendi ([[1786]]-[[1855]]) [[azkoitia]]rra izan omen zen, doinua berriz [[XIX. mendea]]ren erdialdera asmatua izango omen zen.<ref>[http://www.mendebalde.com/modulos/usuariosFtp/conexion/archi56A.pdf "Donostiako hiru damatxo" kantaren inguruan. Javier Kaltzakorta. Euskal Filologia. Deustuko Unibertsitatea.]</ref>
Abestiaren egilea ezezaguna da. Jose Arrue ikerlariaren ikerlan baten arabera (''“La canción ‘Iru damatxo…’ ¿Quién es su autor?” Euskalerriaren alde, Año XII, nº 220,1922.'') Inazio Larramendi ([[1786]]-[[1855]]) [[azkoitia]]rra izan zen doinu berriaren egilea, baina Javier Kaltzakorta ikertzaileak, abestiaren neurkera zaharra, Euskal Herrian zehar hartu duen hedadura eta aldaerak kontuan harturik, lehenago ere (beste doinu batekin) abestuko zela pentsatzen du.<ref>[http://mendebalde.eus/euskalinguak/Euskalingua%201/Donostiako%20hiru%20damatxo%20kantaren%20gainean.pdf "Donostiako hiru damatxo" kantaren gainean. Javier Kaltzakorta (2002). ''Euskalingua''. Mendebalde Kultur Elkartea.]</ref>


== Hitzak ==
== Hitzak ==

11:16, 16 uztaila 2019ko berrikusketa

Donostiako hiru damatxo euskal abesti herrikoia da. Abesti honen bertsiorik ezagunena Urko donostiar abeslariak abestutakoa da.

Egilea

Abestiaren egilea ezezaguna da. Jose Arrue ikerlariaren ikerlan baten arabera (“La canción ‘Iru damatxo…’ ¿Quién es su autor?” Euskalerriaren alde, Año XII, nº 220,1922.) Inazio Larramendi (1786-1855) azkoitiarra izan zen doinu berriaren egilea, baina Javier Kaltzakorta ikertzaileak, abestiaren neurkera zaharra, Euskal Herrian zehar hartu duen hedadura eta aldaerak kontuan harturik, lehenago ere (beste doinu batekin) abestuko zela pentsatzen du.[1]

Hitzak

Donostiako hiru damatxo
Errenderian dendari. (Bis)
Josten ere badakite, baina
ardoa edaten hobeki.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
ardoa edaten hobeki.

Donostiako Gaztelupeko
sagardoaren goxua. (Bis)
Hantxen edaten ari nintzala
hautsi zitzaidan basua.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
basua kristalezkua.

Donostiako neskatxatxoak
kalera nahi dutenean: (Bis)
Ama piperrikez dago eta
banoa salto batean.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
banoa salto batean.

Arrosatxoak bost hosto ditu,
krabelintxoak hamabi, (Bis)
Mari Josepa nahi duen horrek
eska bihotza amari.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
eska bihotza amari.

Donostiako hiru damatxo
hirurak gona gorriak. (Bis)
Sartutzen dira tabernara ta
irtetzen dira hordiak
eta kriskitin, kraskitin
arrosa krabelin,
irtetzen dira hordiak.

Donostiako hiru damatxo
ein omen dute apustu. (Bis)
Zeinek ardo gehiago edanda,
zein gutxiago mozkortu.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
zein gutxiago mozkortu.

Erreferentziak

  1. "Donostiako hiru damatxo" kantaren gainean. Javier Kaltzakorta (2002). Euskalingua. Mendebalde Kultur Elkartea.

Kanpo loturak