Donostiako hiru damatxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Donostiako hiru damatxo
Jatorria
Ezaugarriak
Genero artistikoakopla handia eta herri-kanta

Donostiako hiru damatxo euskal abesti herrikoia da. Abesti honen bertsiorik ezagunena Urko donostiar abeslariak abestutakoa da.

Egilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiaren egilea ezezaguna da. Jose Arrue ikerlariaren ikerlan baten arabera (“La canción ‘Iru damatxo…’ ¿Quién es su autor?” Euskalerriaren alde, Año XII, nº 220,1922.) Inazio Larramendi (1786-1855) azkoitiarra izan zen doinu berriaren egilea, baina Javier Kaltzakorta ikertzaileak, abestiaren neurkera zaharra, Euskal Herrian zehar hartu duen hedadura eta aldaerak kontuan harturik, lehenago ere (beste doinu batekin) abestuko zela pentsatzen du.[1]

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako hiru damatxo
Errenderian dendari. (bis)
Josten ere badakite, baina
ardoa edaten hobeki.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
ardoa edaten hobeki.

Donostiako Gaztelupeko
sagardoaren goxoa. (bis)
Hantxen edaten ari nintzala
hautsi zitzaidan basoa.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
basoa kristalezkoa.

Donostiako neskatxatxoak
kalera nahi dutenean: (bis)
Ama piperrik ez dago eta
banoa salto batean.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
banoa salto batean.

Arrosatxoak bost hosto ditu,
krabelintxoak hamabi, (bis)
Mari Josepa nahi duen horrek
eska biotza ('biezaio') amari.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
eska biotza amari.

Donostiako hiru damatxo
hirurak gona gorriak. (bis)
Sartutzen dira tabernara ta
irteten dira hordiak
eta kriskitin, kraskitin
arrosa krabelin,
irteten dira hordiak.

Donostiako hiru damatxok
e(g)in omen dute apustu. (bis)
Zeinek ardo gehiago edanda,
zein gutxiago mozkortu.
Eta kriskitin, kraskitin,
arrosa krabelin,
zein gutxiago mozkortu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]