Mariner 10: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
tNo edit summary
2. lerroa: 2. lerroa:
[[Fitxategi:Reprocessed Mariner 10 image of Mercury.jpg|thumb|250px|[[Merkurio]]ren mapa, ''Mariner 10'' zundak lortutako datuekin egina. Zerrenda zuria daturik hartu gabe gelditu zen zatiari dagokio.]]
[[Fitxategi:Reprocessed Mariner 10 image of Mercury.jpg|thumb|250px|[[Merkurio]]ren mapa, ''Mariner 10'' zundak lortutako datuekin egina. Zerrenda zuria daturik hartu gabe gelditu zen zatiari dagokio.]]


'''''Mariner 10''''' zunda [[NASA]]ren [[Mariner programa]]ren azken zunda izan zen. 1973ko azaroaren 3an espazioratu zen Cañaveral lurmuturretik Atlas suziri baten bidez, ''Mariner 9'' zunda baino 2 urte geroago. Zundak 526 kg-ko pisua zuen, eta haren eginkizun nagusiak ziren X bandako transmisore esperimental probatzea eta [[Artizarra]]ren eta [[Merkurio]]ren atmosfera, gainazala eta ezaugarri fisikoak aztertzea.
'''''Mariner 10''''' zunda [[NASA]]ren [[Mariner programa]]ren azken zunda izan zen. 1973ko azaroaren 3an espazioratu zen Cañaveral lurmuturretik Atlas suziri baten bidez, ''Mariner 9'' zunda baino 2 urte geroago. Zundak 526 kg-ko pisua zuen, eta haren eginkizun nagusiak ziren X bandako transmisore esperimental probatzea eta [[Artizarra]]ren eta [[Merkurio (planeta)|Merkurio]]ren atmosfera, gainazala eta ezaugarri fisikoak aztertzea.


Artizarrean, planetaren atmosferaren argazkia egin zuen espektro ultramorean.
Artizarrean, planetaren atmosferaren argazkia egin zuen espektro ultramorean.

18:34, 14 martxoa 2020ko berrikusketa

Mariner 10
Merkurioren mapa, Mariner 10 zundak lortutako datuekin egina. Zerrenda zuria daturik hartu gabe gelditu zen zatiari dagokio.

Mariner 10 zunda NASAren Mariner programaren azken zunda izan zen. 1973ko azaroaren 3an espazioratu zen Cañaveral lurmuturretik Atlas suziri baten bidez, Mariner 9 zunda baino 2 urte geroago. Zundak 526 kg-ko pisua zuen, eta haren eginkizun nagusiak ziren X bandako transmisore esperimental probatzea eta Artizarraren eta Merkurioren atmosfera, gainazala eta ezaugarri fisikoak aztertzea.

Artizarrean, planetaren atmosferaren argazkia egin zuen espektro ultramorean.

Merkuriora hiru aldiz hurbildu zen: 1974ko martxoaren 29an eta irailaren 21ean, eta 1975eko martxoaren 16an. Planetaren % 45 inguru kartografiatu zuen, Eguzkiak argitutako aldetik bakarrik. Esperimentuetan, besteak beste, erradiometria infragorria eta espektroskopia ultramorea erabili ziren, eta lehen aldiz baliatu zen espazio-ontzi batean X bandako transmisore bat, goi-maiztasunekoa.

Espazio-zundak erregai guztia erabili zuen, eta dagoeneko ezin du norabidea zuzendu antena Lurrari begira jartzeko. Ondorioz, galdu egin da harekiko lotura, eta nora ezean gelditu da, Eguzkia orbitatzen.

Erreferentziak

Kanpo estekak