Herauskorrixe: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
5. lerroa: 5. lerroa:
[[Epigrafia|Epigrafisten]] arabera; hala idatzita dago:
[[Epigrafia|Epigrafisten]] arabera; hala idatzita dago:


Fano Herauscorritse hesacrum C. Val. Valerianus.
Fano Herauscorritse hesacrum C. Val. Valerianus.


Adituen arabera horrela itzul daiteke: ''Caius Valerius Valerianusek aldare sakratu hau eraiki zuen Herauskorrixeren omenez.''
Adituen arabera horrela itzul daiteke: ''Caius Valerius Valerianusek aldare sakratu hau eraiki zuen Herauskorrixeren omenez.''

12:12, 7 apirila 2020ko berrikusketa

Chapelle de la Madeleine (Tardets) - inscription latine

Herauskorrixe (Herauscorritse) erromatarren garaian Zuberoan gurtu zuten idolo, jainko edo jainkosa bat dela dirudi, euskarazko, akitanierazko edo aitzineuskarazko forma duen izena argiki. Atharratzeko Arhane mendiko Maidalenaren baselizan aurkitu zen aldare bateko inskripzioagatik ezagutzen dugu[1].

Irakurketa

Epigrafisten arabera; hala idatzita dago:

Fano Herauscorritse hesacrum C. Val. Valerianus.

Adituen arabera horrela itzul daiteke: Caius Valerius Valerianusek aldare sakratu hau eraiki zuen Herauskorrixeren omenez.

Erlijio-sinkretismoaren adibidetzat hartua da, non erromatarrek orduko euskaldunen jainkoak begirunez tratatzen zituzten. Gerora ere, tenplu haren gainean, eliza katoliko bat eraiki zela argi dago, aldarea zegoen Madeleine baseliza XV. mendekoa izanik, aurretiazko jentil eraikuntza baten gainean egina baitago.

Herauskorrixe delakoaren identitateaz, batzuek jainkosa batekin lotu dute[1], baina beste batzuek gehiago ikusten dute animalia batekin konexioa: herauts gorri etimologia aski argian[2], herauts terminoa ikusten baita, erreprodukziorako hazten den zerri arraren sinonimoa.

Erreferentziak

  1. a b «MauleAtarratzeEus» www.aizkardi.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  2. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).

Kanpo estekak