Aitzineuskara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskera arkaiko755.png

Aitzineuskara esaten zaio euskara historikoa (idatzia) baino lehenagoko euskara hipotetikoari. Euskarak ahaide ezagunik ez daukanez, barne berreraiketa izeneko teknikaren bidez garatzen da teoria hau. Arlo honetan aurrerapenik handienak Koldo Mitxelena eta Joseba Lakarra hizkuntzalarien eskutik etorri dira, biek garai ezberdinetako hizkuntza egoerak proposatu arren. Mitxelenaren lanak erromatarrak etorri baino lehenagoko hizkuntza egoera islatuko luke (aitzineuskara), eta Lakarrarenak, bigarren urrats gisa, zeltak etorri aurretikoa (aitzineuskara zaharra).

Fonologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

André Martinet izan zen aitzineuskararen sistema fonologikora arrakastaz hurbildu zen lehena. Latinetiko maileguetan hitz barruan leherkarien [+/- ahots] tasuna mantentzen zen, baina hitz hasieran ez zen holakorik eta [+ahots] gertatzen ziren guztiak. Esaterako pace(m)>"bake". Proposatu izan zen euskaraz ezberdintze hori hitz barruan baino ez zela gertatzen, baina honek ez lirudike normala munduko hizkuntzen artean. Martinetek eztabaidara ekarri zuen danieraren leherkarien sistema, non tasuna ez den [ahostun/ahoskabe], baizik eta [ fortis/lenis ], hau da, fonema batek gauzatze indartsua du eta besteak ahulagoa. Horretaz aparte, bakoitzak ebakera ezberdina du kokapen indartsuan (berba hasieran) edo ahulean (bokal artean) dagoen. Latinetiko hotsak batekin ala bestearekin ordezkatzen ziren kokagunearen arabera.

Mitxelenak sistema hau onartu, eta gainera, sistema osora zabaldu zuen. Honela, fortis sail oso bat gertatzen zen, bakoitzak bere pareko lenisarekin. Honez gain, Mitxelenak /m/-a sistematik baztertu zuen, hots bigarrenkaria zelakoan (gehienetan /b/ baten lekuan dago, hurbileko /n/ baten eraginez sortua), /p/ fonema ere baztertu zuen banaketa osagarrian agertzen zelakoan eta hots sabaikariak ere adierazgarritzat jo zituen. Bestalde /n/ eta /l/-ren forma fortisak (/N/ eta /L/) proposatu zituen. /N/ fonemak azaltzen du zergatik latinez <nn> grafia duena /n/ bezala mantentzen den gaurko euskaraz eta <n> zena desagertu egin da. Era berean lehengo /L/ak gaur /l/ bezala gordetzen dira eta /l/ zirenak /r/ bakunak dira. Lenizio prozesu hauek Erdi Aroa baino lehen gertatu bide ziren.

Beraz, Mitxelenak honako sistema proposatzen zuen, Lakarrak ere onartzen duena:

LENIS FORTIS
b (p)
d t
g k
l L
n N
r R
s ts
z tz
Hasperena
(h)

Erro silaba bakarrekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lakarrak CVC eredu silaba bakarrekoa proposatzen du aitzineuskara zaharreko erroetarako, euskal ondare zaharreko hitzetatik ondoriozta daitekeenez, aurretik proposatua izan zen CVCV eredua baztertuz. Mitxelenak ostera (C)V(W)(R)(S)(T) proposatua zuen, baina Lakarraren ustez eredu zabalegia da, eta gainera kokagune guztiak ez dira inongo berbatan betetzen. Eredu honetako hitzak dauzkagu oraindik gaur egingo euskaran, hala nola "lur", "zur" edo "gar". Dena den, erro silaba bakarreko hauek fonologia atalean azaltzen diren murriztapenak zituzten.

Morfosintaxia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idatzizko testurik ez izateak aitzineuskararen morfosintaxia ezagutzea asko oztopatzen du. Hala ere aditz trinkoen ezaugarriek, esaterako, bidea ireki zioten Ricardo Gómezi euskarak gaurko SOV hitz hurrenkera beharrean VSO izango zuela. Beste ezaugarri bat izango zen adjektibo kategoria itxia izatea, gaur adjektiboa erabiltzen dugun kokalekuetan partizipio, mailegu edota erlatibozko perpausak erabiliz, guztiak izenaren eskumatan.

Lexiko sorkuntzarako baliabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai berantiarrago batean antzinako CVC erroek aurrizkiak hartzeko gaitasuna garatu zuten (gaurko euskarak ez bezala), eta CV-CVC moduko hitzak dauzkagu garai hartakoak (lagun, mehar <*benar).

Joseba Lakarraren aitzineuskara zaharraren silaba bakarreko erro bikoiztuaren eredu zenbait hitz:

Aitzineuskara zaharra Aitzineuskara Euskara
*dar*da-dar *adaR adar
*dats*da-dats *adats adats
*di*di-di *idi idi
*zal*za-zal *azal azal
*der*de-der *edeR eder
*dol*do-dol *odoL odol
*gor*go-gor *gogoR gogor
*nal*na-nal *anaL ahal
*nan*na-nan *anan-tz ahantzi
*nar*na-nar *anaR har
*nin*ni-nin *inin-tz ihintz
*nol*no-nol *onoL ohol
*nur*nu-nur *unuR hur
*zen*ze-zen *zezen zezen
*zo[1]*zo-zo *zozo zozo

Beste aitzineuskal adibide batzuk:

Iturria Aitzineuskara Euskara
J. L. *(h)an- + lat. ARIES
*(h)an-(h)untz
ahari
ahuntz
K. M. *ardano ardo
K. M. *ardi-bini
*ardi-zani
arpin
artzain
K. M. *(h)ark-(h)ar elkar
K. M. *arrani arrain
K. M. *bade bat
K. M. *biga bi
K. M. *bene mehe
K. M. *bini mihi
K. M. *bortz bost
K. M. *bortzaz-bi zazpi
K. M. *egu-gaitz ekaitz
K. M. *eLana
*eNala
elai
enara
K. M. *enazur (*anezur?) hezur
K. M. *en-be eme
K. M. *enikatz edo *inikatz ikatz
J. L. *(h)er + ahur hiru
K. M. *eze ez
K. M. *gaztana gazta
K. M. *(h)iL(e)-argi ilargi
K. M. *ini ihi
J. L. *larr + ahur lau
- *No ño, -ño
J. L. *(h)oin-(h)oin*(h)onoin ohoin
K. M. *organa orga
K. M. *sen-be
*seni
seme
sehi
K. M. *suni suhi
K. M. *un-be ume
K. M. *zani zain (jarduera)
K. M. *zini zii, zi

Aditz zaharraren eredua Koldo Mitxelena, Alfontso Irigoien, Larry Trask, Ricardo Gómez, Joseba Lakarra eta abarren arabera.

Aitzineuskara Euskara
*e-aki-n jakin
*e-biL[2]-i
*e-ra-biL-i
ibili
erabili
*e-du-n
*da-du-da[3]*dadut
*da-du-ga*daduk
*edun
dut
duk
*e-go-n
*ni-da-go*nago
*hi-da-go*hago
*gu-da-go-de*gagode
? > *dagode
egon
nago
hago
gaude
daude
*e-iza-n
*ni-da-iza*naiza
*hi-da-iza*haiza
izan
naiz
haiz
*enau(t)si
*dinau(t)sda

di(n)ost, dinaust
*e-oa-n
*e-ra-oa-n
joan
eraman

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Agian *zo erroa txori eta urzo (uso) hitzetan ere elkartua da ere bai.
  2. Agian *biL erroa biribil hitzean bikoiztuta dago.
  3. Gastiz erabiltzailearen erantzuna, celtiberia.net webgunean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskara