Noelia Maeso: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josi (eztabaida | ekarpenak)
Josi (eztabaida | ekarpenak)
61. lerroa: 61. lerroa:
[[Kategoria:Emakume artistak]]
[[Kategoria:Emakume artistak]]
[[Kategoria:Gizabanako biziak]]
[[Kategoria:Gizabanako biziak]]
[[Kategoria:Espainiako feministak]]

14:32, 12 maiatza 2021ko berrikusketa

Noelia Maeso Gómez (Palentzia 1991) diziplina anitzeko artista eta sortzaile ziberfeminista da.

Noelia Maeso

Bizitza
JaiotzaPalentzia1991ko martxoaren 18a (33 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakartista
Lan nabarmenak

Biografia

Noelia Maeso Gómez Palentzian jaio zen 1991eko Martxoaren 3an. Oinarrizko ikasketen ondoren, Palenciako Mariano Timón eskolan batxilergo artistikoa ikasi zuen. Eta Salamancako Unibertsitatean Arte Ederretako lizentziatura, 2014an bukatuz.

2015ean EHUren Leioako Arte Ederretako fakultatean Arte garaikide, teknologiko de performatiboa deritzon masterra ikasi zuen.

2016an Sevillan Proieiktu eta gune kulturalen kudeaketako masterra burutu zuen.

Eta 2018an Zaragozan Publizitate eta Diseinuko Online Marketinaren masterra egin zuen.

Joera artistikoa

Media Art deritzon artelanak sortzen duen diziplina anitzeko artista da. Sarean lan egitea, hezkidetza, eta praktika artistiko soziopolitikoak teknologiarekin lotuta lantzen ditu, artearen sisteman emakumeak duen kokapena aldarrikatuz. Genero ikasketekin eta ekintzailetzarekin elkargunean dauden kultura digitala eta artearen bitartez, erresistentzia guneak ikertzen ditu.

Bere ekoizpen artistikoa identitate zatikatuen dekostrukzioarekin lotuta dago eta gorputz konektatuen bilakaeran.

Ziberfeminismoak eta VNS Matrix joerek ere eragina izan dute bere ekoizpenetan.

Plataforma A delako kolektiboaren partaidea

Gune publikoetan egiten diren ekintzen bidez, emakume artisten lana aitortzeko eta ikustarazteko lana egiten du. Kolektibo honen ustez, teoria feministaren ikuspuntutik, artearen historiak genero konbentzioak legitimatu eta betikotu egin ohi ditu. [1]

AIF ikerketa taldearen partaidea

EHUko "Arte Investigacion y Feminismos" delako taldearen partaide izan ohi da Noelia, 2016/18, 2019/20 aldietan. [2]

Sormen lanak

Kaleartean elkartearekin Siriako errefuxiatuek Europara etortzean bizi dituzten bizi-baldintzak birsortu zituen 2016an, soinuen bidez. [3]

Larvatum erakusketan "Enmascarados" edo gizarteak pertsonengan nola eragiten duen aurkeztu zuen Salamancako Fonseca delako arte esperimentalaren espazioan, 2015. [4]

Argitalpenak

AIF taldearekin Arte, investigacion y feminismos liburuan parte hartu zuen 2018an. [5]

Comisuras olerki liburuaren irudiak sortu zituen, Lara Herreroen olerkiak ilustratzeko 2018 an [6]

Resistencia y Subversión en Internet desde la Praxis Artística Feminista liburuan parte hartu zuen 2019an [7]

Noelia Maeso Gómez Artista e investigadora en la Facultad de Bellas Artes de la UPV/EHU

Nuevas tecnologias y tendencias en la educacion UPV/EHUk antolatuta 2017an ekarpen hau idatzi zuen: La construcción identitaria en la red, como lugar de resistencia desde las prácticas artísticas ciberfeministas y el activismo digital. [8]

Mujeres, Investigacion: Aportaciones interdisciplinares kongresuan, 2016an Sevillan ospatua:

LA CONSTRUCCIÓN IDENTITARIA EN LA RED, COMO LUGAR DE RESISTENCIA DESDE LAS PRÁCTICAS ARTÍS TICAS CIBERFEMINISTAS Y EL ACTIVISMO DIGITAL pag. 431 [9]

Kanpoko estekak

http://maesonoelia.com/acerca-de/

  1. (Gaztelaniaz) Tojal, Rosario Txaro Arrazola-Oñate. (2016-05-29). «Plataforma A, colectivo vasco para la incorporación normalizada de las mujeres en el sistema del arte» kult-ur 3 (5): 289–318.  doi:10.6035/Kult-ur.2016.3.5.13. ISSN 2386-5458. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  2. (Gaztelaniaz) «AIF» AIF (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  3. (Gaztelaniaz) «Welcome refugees» Kaleartean (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  4. (Gaztelaniaz) día, Salamanca RTVE al. «Larvatum» Salamanca rtv al día: El periódico digital de toda Salamanca (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  5. (Gaztelaniaz) «Libro “Arte, Investigación y Feminismos”» AIF 2020-09-10 (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  6. (Gaztelaniaz) «LibroPDF» Comisuras el libro 2020-03-15 (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  7. Maeso, Noelia. (2019). FECIES 2019: RESISTENCIA Y SUBVERSIÓN EN INTERNET DESDE LA PRAXIS ARTÍSTICA FEMINISTA. FECIES: FORO INTERNACIONAL SOBRE LA EVALUACIÓN DE LA CALIDAD DE LA INVESTIGACIÓN Y DE LA EDUCACIÓN SUPERIOR, 599 or..
  8. (Gaztelaniaz) Maiz Olazabalaga, Inmaculada. (2019). Teknologia berriak eta Hezkuntza joerak. EHU, 185 or. ISBN 978-84-9082-604-1..
  9. «Investigacion_Genero_16.pdf» Disco Duro Virtual US (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).


[[Kategoria:Artista garaikideak]]

[[Kategoria:Emakume_artistak]]

[[Kategoria:Gizabanako_biziak]]

[[Kategoria:Espainiako_feministak]]

[[Kategoria:1991ko_jaiotzak]]