Noelia Maeso GómezPalentzian jaio zen 1991eko Martxoaren 18an. Oinarrizko ikasketen ondoren, Palenciako Mariano Timón eskolan batxilergo artistikoa ikasi zuen. Eta Salamancako Unibertsitatean Arte Ederretako lizentziatura, 2014an bukatuz.
Media Art deritzon artelanak sortzen duen diziplina anitzeko artista da. Sarean lan egitea, hezkidetza, eta praktika artistiko soziopolitikoak teknologiarekin lotuta lantzen ditu, artearen sisteman emakumeak duen kokapena aldarrikatuz. Genero ikasketekin eta ekintzailetzarekin elkargunean dauden kultura digitala eta artearen bitartez, erresistentzia guneak ikertzen ditu.
Bere ekoizpen artistikoa identitate zatikatuen dekostrukzioarekin lotuta dago eta gorputz konektatuen bilakaeran.
Gune publikoetan egiten diren ekintzen bidez, emakume artisten lana aitortzeko eta ikustarazteko lana egiten du. Kolektibo honen ustez, teoria feministaren ikuspuntutik, artearen historiak genero konbentzioak legitimatu eta betikotu egin ohi ditu. [1]
Kaleartean elkartearekin Siriako errefuxiatuek Europara etortzean bizi dituzten bizi-baldintzak birsortu zituen 2016an, soinuen bidez. [3]
Larvatum erakusketan "Enmascarados" edo gizarteak pertsonengan nola eragiten duen aurkeztu zuen Salamancako Fonseca delako arte esperimentalaren espazioan, 2015. [4]
AIF taldearekin Arte, investigacion y feminismos liburuan parte hartu zuen 2018an. [5]
Comisuras olerki liburuaren irudiak sortu zituen, Lara Herreroen olerkiak ilustratzeko 2018 an [6]
Resistencia y Subversión en Internet desde la Praxis Artística Feminista liburuan parte hartu zuen 2019an [7]
Noelia Maeso Gómez Artista e investigadora en la Facultad de Bellas Artes de la UPV/EHU
Nuevas tecnologias y tendencias en la educacion UPV/EHUk antolatuta 2017an ekarpen hau idatzi zuen: La construcción identitaria en la red, como lugar de resistencia desde las prácticas artísticas ciberfeministas y el activismo digital. [8]
Noelia Meso Hezkuntza Fakultatean Galateabot aurkezten2021 Galatea. UPH/EHUko Hezkuntza fakultatean Twitterren argitaratzen duen ziberboot bat instalazioa. [10]
2021 Todo lo que no somos Fem Tour Truck delako erakusketan, Estokolmoko Cervantes institutuak antolatuta. [11]
2019 Doppelganger en Resilencia y stamina, Bilboko Bizkaia Aretoan.
2017 Female Jaca-n, Madrilen. Female FemArt-en, Ca La Dona, Barcelona. Female en Muerte a los grandes relatos ", Juana Francés Aretoan, Zaragozan. Txanda Bilboko ArteShop-en.
↑(Gaztelaniaz)«LibroPDF»Comisuras el libro 2020-03-15 (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
↑Maeso, Noelia. (2019). FECIES 2019: RESISTENCIA Y SUBVERSIÓN EN INTERNET DESDE LA PRAXIS
ARTÍSTICA FEMINISTA. FECIES: FORO INTERNACIONAL SOBRE LA EVALUACIÓN DE LA CALIDAD DE LA INVESTIGACIÓN Y DE LA EDUCACIÓN SUPERIOR, 599 or..
↑(Gaztelaniaz)Maiz Olazabalaga, Inmaculada. (2019). Teknologia berriak eta Hezkuntza joerak. EHU, 185 or. ISBN978-84-9082-604-1..