Arte eder

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau adierazpide artistikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arte Ederrak (argipena)».
Rembrandten autopotreta bat.

Mendebaldeko Europako tradizio akademikoan, arte ederra (baita pluralean ere, arte ederrak) edo edertia helburu estetikoa duen adierazpide artistikoa da. Arte aplikatuari kontrajartzen zaio, azken horrek funtzio praktikoren bat baitu, estetikoaz gain.

Historikoki bost arte eder nagusi izan dira: margolaritza, eskultura, arkitektura, musika eta olerkigintza. Horiei arte eszenikoak ere gehitzen zaizkio, besteak beste antzerkigintza eta dantza. Gaur egun beste hainbat esparrutako formak ere arte ederren adigaian sartzen dira: zinemagintza, argazkigintza, arte kontzeptuala eta irarketa.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.