Txikipedia:Metal Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Metal Aroa''' Eurasiako historiaurreko aro teknologiko bat da, Kalkolito edo Kobre Aroa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa barn...»
(Ez dago alderik)

15:31, 31 maiatza 2021ko berrikusketa

Metal Aroa Eurasiako historiaurreko aro teknologiko bat da, Kalkolito edo Kobre Aroa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa barne hartzen dituena, hurrenik hurren. Metalurgia asmatu zutenean hasi zen, eta idazkera asmatzean Historiaurrea bukatuta Historiako aldian sartzearekin batera amaitu zen. Metal Aroa izan duten lurralde guztietan aro hori ez zen batera hasi, ez eta batera bukatu ere: Metal Aroa Anatolian eta Zagros mendietan hasi zen lehenik, K.a. VI. milurtekoan; eta Europako zati handi batean K.a. I. milurtekoan bukatu zen.

Lehenengo kobrea erabili zuten. Kobrea erabiltzea, harria eta zura erabiltzearen aldean, sekulako aurrerakuntza izan zen. Ondoren brontzea lortu zuten, kobrea eta eztainua nahasiz. Brontzea ere aurrerakuntza handia izan zen kobrearen aldean, gogorragoa baitzen, eta ez baitzen hain errez herdoiltzen. Gero burdina lantzea lortu zuten, are gogorragoa. Horrela, gero eta arma hobeak eta metalezko beste objektu baliotsu batzuk egin ahal izan zituzten.