Edukira joan

Kristo aurreko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kristo aurretik» orritik birbideratua)

Kristo aurreko —labur K.a.[1][2][3] adierazia— Kristoren ustezko jaioturtea (Anno Domini, A.D.) baino lehenagoko datak adierazteko erabiltzen den adjektibo sintagma da. Adibidez, K.a. 146. urtea, Kristo ondorengo lehen urtea baino 146 urte lehenagoko urtea da.

Arkeologian, batez ere, laborategian lortutako datentzat, adibidez karbono 14 teknika erabiliz, BP (Before Present) (orainaldia baino lehenago) erabiltzen da askotan. Biana Karbono 14 teknikak ez ditu data zehatzak eskaintzen eta, beraz, ahal bada, data horiek kalibratu egiten dira, hau da, aldez aurretik aukeratutako faktore batzuk kontuan hartuta, data kronologiko zehatzago bat lortzen da. Orduan, cal. jarriko zaio aurretik; cal. horrek «kalibratua» esan nahi du. Teorikoki, kalibratutako datak, letra larriz adierazi behar dira (BP); eta kalibratu gabekoak, letra xehez (bp).[4][5]

Kristautasunari hain lotuta ez dagoen ikuspegi neutralagoa emateko asmoz, bestelako formulazioak erabiltzen hasi ziren, hala nola Johannes Keplerrek 1615ean, latinez: annus aerae nostrae vulgaris («gure oraingo aroko urtea»). 2000. urtetik aurrera, munduko hizkuntzetan asko zabaldu da halako formulen erabilera. Ingelesez, esaterako, Common Era erabiltzen dute; galesez, berriz, Oes Cyffredin.

Kristo aurretik esamoldearen alternatibatzat, euskaraz Oraingo Aroaren Aurreko —labur o.a.a. adierazia— proposatu dute Berriaren estilo liburuan.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Laburdurak
  2. Berria: Estilo liburua
  3. Laburtzapenen hiztegia
  4. (Gaztelaniaz) «Carbono 14 Calibración de los resultados de la datación» Carbon Dating Service, AMS Miami - Beta Analytic 2015-06-02 (kontsulta data: 2025-07-01).
  5. (Gaztelaniaz) Arivera. (2009-11-07). «Arqueología Cognitiva: Calibración de las dataciones radiocarbónicas» Arqueología Cognitiva (kontsulta data: 2025-07-01).
  6. «Galde-erantzunak» Berriaren estilo liburua (Berria) 2018-06-19 (kontsulta data: 2020-11-25).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • José Ramón ZUBIMENDI: Ortotipografia. Eusko Jaurlaritza - Euskara Zerbitzua. Vitoria-Gasteiz. 2004


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.