Hizkuntzen Europako Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea

2001ean Europako Kontseiluak irailaren 26a Hizkuntzen Europako Eguna izendatu zuen. Egun honen helburua hizkuntzen ikaskuntza sustatzea da Europa osoan, heldu zein gazteen artean.[1]

Europako hizkuntzak gaur egun (gutxi gora behera) nola banatzen diren erakusten duen mapa.

Helburu nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru dira Hizkuntzen Europako Egunaren helburu nagusiak.[2]

  1. Hizkuntzak ikasteak duen garrantzia azpimarratzea eta ikasten diren hizkuntzak dibertsifikatzea, modu honetan eleaniztasuna eta kulturen arteko komunikazioa sustatzeko.
  2. Europako hizkuntza eta kultura aniztasuna sustatzea, babestu eta bultzatu beharreko aberastasun gisa.
  3. Hizkuntzak etengabe ikastea sustatzea, eskolan zein eskolaz kanpo.

Egun honetan hainbat ekitaldi eta lehiaketa antolatzen dira jendearen parte hartzea sustatzeko. 2017an antolatutako lehiaketa, adibidez, bideo-labur bat bidaltzea izan zen, 10-20 segundu bitartekoa, hizkuntza bat zergatik maite duzun azalduz (zure hizkuntza edo beste bat).[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Hizkuntzak ikastearen garrantzia azpimarratzera dator Hizkuntzen Europako Eguna - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  2. «Hizkuntzen Europako Eguna > Home» edl.ecml.at (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  3. «Hizkuntzen Europako Eguna da gaur» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]