Hizkuntzen Europako Eguna
Itxura
2001ean Europako Kontseiluak irailaren 26a Hizkuntzen Europako Eguna izendatu zuen. Egun honen helburua hizkuntzen ikaskuntza sustatzea da Europa osoan, heldu zein gazteen artean.[1]

Helburu nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru dira Hizkuntzen Europako Egunaren helburu nagusiak.[2]
- Hizkuntzak ikasteak duen garrantzia azpimarratzea eta ikasten diren hizkuntzak dibertsifikatzea, modu honetan eleaniztasuna eta kulturen arteko komunikazioa sustatzeko.
- Europako hizkuntza eta kultura aniztasuna sustatzea, babestu eta bultzatu beharreko aberastasun gisa.
- Hizkuntzak etengabe ikastea sustatzea, eskolan zein eskolaz kanpo.
Egun honetan hainbat ekitaldi eta lehiaketa antolatzen dira jendearen parte hartzea sustatzeko. 2017an antolatutako lehiaketa, adibidez, bideo-labur bat bidaltzea izan zen, 10-20 segundu bitartekoa, hizkuntza bat zergatik maite duzun azalduz (zure hizkuntza edo beste bat).[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Hizkuntzak ikastearen garrantzia azpimarratzera dator Hizkuntzen Europako Eguna - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
- ↑ «Hizkuntzen Europako Eguna > Home» edl.ecml.at (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
- ↑ «Hizkuntzen Europako Eguna da gaur» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).