Jakob Gaon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jakob Gaon
Bizitza
JaiotzaGasteiz, ?
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaTolosa1463ko maiatzaren 6a ( urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak
Jarduerakzerga-biltzailea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Jakob Gaon (Gasteiz, Araba, [jaiotza data ezezaguna] – Tolosa, Gipuzkoa, 1463ko maiatzaren 6a) zerga biltzailea izan zen, Tolosan eraila 1463ko maiatzaren 6an.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaondarrak Gasteizko familia judu bat ziren. XV. mendean, familiako kide askok Gaztelako erregeen izenean zergak biltzen ziharduen. 1463an, Jakob Gaon Gipuzkoara joan zen eskaera izeneko zerga bat kobratzeko asmoz, eta Tolosako hiribilduko biztanleei erreklamatu zien. Haiek erantzun zioten zerga hori ordaintzetik libre zeudela, erregeak onartutako xedapen bategatik. Gaonek mehatxu egin zien; haietako batzuek erail zuten, lepoa moztuta, eta haren burua pikota baten gorenean zintzilikatu zuten, hark tolosarrak ere bere zordunen zerrendaren gorenean jarri baitzituen.

Henrike IV.a erregea Tolosara joan zen, Gaonen heriotza mendekatzeko asmoz, baina egileek ihes egin zuten hiribildutik. Erregeak krimena egin zen etxea eraisteko agindu zuen. Ez zen egileak exekutatzera heldu, Gipuzkoako Batzarren idazki bat heldu baitzitzaion, tolosarrei barka ziezaien erregutzeko eta haien arrazoiak azaltzeko. Henrike IV.ak zerga ordaintzetik libre zeudela onartu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]