Kiruna

Koordenatuak: 67°50′56″N 20°18′10″E / 67.8489°N 20.3028°E / 67.8489; 20.3028
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kiruna
Kiruna
Giron
Kiiruna
Kieruna
urban area in Sweden (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Suedia
KonderriaNorrbotten
Izen ofizialaKiruna
Jatorrizko izenaKiruna
Giron
Kiiruna
Kieruna
Geografia
Koordenatuak67°50′56″N 20°18′10″E / 67.8489°N 20.3028°E / 67.8489; 20.3028
Map
Azalera16,53 km²
Altuera550 m eta 579 m
Demografia
Biztanleria17.513 (2020ko abenduaren 31)
852 (2019)
Dentsitatea1,1 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1900eko apirilaren 27a
Telefono aurrizkia0980
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakRustavi eta Narvik
http://www.kiruna.se/

Kiruna (Iparraldeko samieraz: Giron, finlandieraz: Kiiruna) Suediako iparraldeko udalerria da, Norrbottengo konderriko hiria. 2010eko erroldaren arabera 18.148 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indusketa arkeologikoek erakutsi dute duela 6.000 urtetik hona populatua izan dela Kiruna ingurua.

Mendeetan zehar Sami etniak burdina bazela jakin izan du Kiirunavaara eta Luossavaara mendietan eta 1736an Anders Hackzell-ek kartografiatzerakoan suediar monarken izenak eman zizkien, Fredriks berg eta Berget Ulrika Eleonora. Dena dela hain toki urruna izanik ez ziren meategiak ireki XIX menderarte. Haiseran elur-oreinak eta zaldiak erabili zituzten burdina garraiatzeko baina 1888an Malmbergetera (80 kilometro hegoaldera) eta 1898an aipaturiko bi muinoetara trenbidea eraiki zen eta meagintzak garrantzia handia hartu zuen.

Hiria berehala hazi zen eta Per Olof Hallman eta Gustaf Wickman-ek herria diseinatzeko enkargua hartu zuten. Kiruna izena ipini zioten Kiirunavaara ondoan zegoelako eta izena laburtu zuten Suediarrentzako ere erraza izan zedin. 1912an eliza eraiki zuten eta 1907an meategiak eta hiria elkartzen zituen tranbia eraiki zen, munduan iparralderen dagoena.

Kirunak 1948an lortu zituen "hiri eskubideak" eta 1953an berrizte lan izugarria egin zuen, XX mende hasierako etxeak bota eta berriak eraikiz. 1966an Esrange Space Center ezarri zen bertan. Gaur egun Europako Espazio Agentziak kudeatzen du eta helburu zientifikoak dituzten satelitean jaurtitzen dira bertatik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiruna Suediaren iparraldean kokaturik dago, Zirkulu polar artikotik 145 kilometro iparraldera. Haukavaara muinoan (530m) dago alde zaharra eta bi ibaiek inguratzen dute, iparraldean Torneälven ibaiak (Suediako bigarren luzeena) eta hegoaldean Kalix ibaiak. Torneälven ibaiak Luossajärvi aintzira zeharkatzen du hiria pasa berritan. Kirunak inguruan dituen Kiirunavaara eta Luossavaara mendietan burdin mea atera izan da historikoki.

Kirunatik 75 kilometrora Kebnekaise mendia dago, 2.099 metroko garaierarekin Suediako altuena dena, eta hiritik ikus daiteke.

Kiruna udalerriak berak Norvegia eta Finlandiarekin egiten du muga.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Kiruna (temperatures 2002-2015; extremes since 1901; precipitation & sunshine 1961-1990))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 7.3 7.3 11.3 15.2 27.0 29.8 31.6 28.4 23.3 16.1 9.2 8.0 31.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -9.0 -7.2 -1.7 4.1 10.0 15.5 19.3 17.0 10.8 2.8 -3.5 -6.3 4.3
Batez besteko tenperatura (ºC) -13.8 -12.2 -6.7 -0.7 5.2 10.1 14.2 11.8 5.5 -0.7 -7.6 -11.0 -0.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -18.6 -17.3 -12.7 -5.5 0.5 5.7 9.1 6.7 2.2 -4.2 -11.8 -15.7 -5.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -43.3 -42.3 -36.8 -31.1 -21.0 -5.8 -1.8 -4.0 -11.8 -28.8 -34.6 -38.0 -43.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 30.1 25.4 26.2 26.9 33.6 48.5 86.1 73.6 49.3 47.0 41.5 34.0 522.1
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 17 14 14 13 12 13 16 17 15 16 16 17 192
Eguzki orduak 5 62 139 183 232 266 243 159 110 67 18 0 1484
Iturria: Swedish Meteorological and Hydrological Institute [1][2][3] 2016-04-07

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970an Izotzezko hotela (IceHotel) ireki zuten bertan eta dagoeneko Kirunaren turismogune nagusia bihurtu da.

Bestalde Europan populatu gabeko eremu handienaren atea da Kiruna. Abisko Parke Nazionala edo Kebnekaise mendia bisitatzeko toki aproposa bihurtu da. Ur kirolak ere egin daitezke inguruko ibai eta aintziretan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]