Abisko Parke Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Abisko Parke Nazionala
Lapporten 2.jpg
Lapporten
Kokalekua  Suedia
Azalera 77 km²
Sorrera 1909

Abisko Parke Nazionala Suedia iparraldean, Norrbottengo konderrian kokatuta dagoen parke nazional bat da.

Geografikoko Suediako Laponia probintzian kokatua dago, Norvegiako muga ondoan, eta Kiruna udalerriaren barnean dago, Suediako iparralderenekoena eta handiena dena. Torneträsk lakuan hasten da, herrialdeko lakurik handienetako bat dena, honen ondoan Abisko izeneko herrixka txikia dagoelarik, eta 15 kilometro hegomendebalderantz hedatzen da. Zirkulu Polar Artikotik 200 kilometro iparraldera dago eta bere hedadura 77 kilometro karratukoa da.

Parkea 1909an fundatu zen, Suedian naturaren kontserbaziorako lehen legeak aldarrikatu ziren urtean. Abisko Parke Nazionalaren jatorrizko asmoa "ezaugarri eskandinaviarreko gune bat bere jatorrizko egoeran eta zientzia ikerketarako laguntza bezala mantentzea" zen. Ondoren, parkea atrakzio turistiko garrantzitsu bat izatera pasa da.

Kungsleden izeneko bidezidorra, eskandinaviar mendilerroa zeharkatzen duena, Abisko herrixkan hasi (edo amaitzen) da eta parke nazionalean zehar jarraitzen du.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txori espezie gutxi batzuk daude parkean.

Lepahoria, erbinude zuria, urtxintxa eta leminga bezalako ugaztun txikiak eta antzekoak toki honetako faunako espezie arruntak dira. Animalia handien artean altzea oso arrunta da, animalia honen arrastoak eta gorotzak erraz aurki daitezke. Aldiz jatunak, azeri zuriak, katamotzak eta hartzak soilik noiz behinka ikus daitezke.

Abisko Parke Nazionalaren irudia

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abisko Parke Nazionala Aldatu lotura Wikidatan