Litro

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Litro
Neurtzen dubolumena
SI sistemarako konbertsioa0,001 m³
Unitate estandarretan1 dm³, 1.000 cm³, 0,1 dal eta 0,01 hl
Ikurral, L, ל', லீ., л, لتر, l, l, л, л, l, l, L eta l

Litroa bolumen-unitateetako bat da, eta beraz likidoak, gasak, solidoak eta plasma neurtzeko erabili daiteke, nahiz eta ohikoena likidoak neurtzeko erabiltzea den. Litroaren sinboloa l da (ele letra xehea). Nahiz eta litroa Nazioarteko Unitate Sistemako unitateetako bat ez den, nazioarteko sistema horrekin erabiltzeko onartua dago,[1] eta sistema metrikoaren hainbat bertsiotan azaldu da. Bolumena neurtzeko, Nazioarteko Unitate Sistemako unitate ofiziala metro kubikoa da (m3). Litro baten baliokide da 1 dezimetro kubiko (dm3). Bestela esanda, litroa 1/1.000 metro kubikoren baliokide da, hau da, metro kubiko batek 1000 litro ditu.

4°Cko tenperaturan eta 1 atm-ko presioan, litro bat urek kilogramo bat pisatzen du.

Nazioarteko Unitate Sistemako unitatea ez den arren, Nazioarteko Unitate Sistemako aurrizkiekin erabil daiteke: mililitro, dezilitro, dekalitro, hektolitro, eta abar.

Litro izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Litro hitzak “litre” hitz frantsesean du jatorria[2], eta une berean, litre Erdi Aroko latinetiko litra hitzetik hartu zen. Litra isurkariak neurtzeko erabiltzen zuten.  Frantziako iraultza garai erabakigarria izan zen litre izena emateko. Frantziako iraultza baino lehen, neurri ugari erabiltzen ziren eta zientzialari askok batutzeko beharra ikusi zuten.

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean, unitatearen sinboloa letra larriz bakarrik erabil zitekeen zientzialari baten izenaren iniziala zenean. Beraz, zergatik testu liburuetan azaltzen da letra larriz? Litre izeneko zientzialariren bat egon zen?

Erantzuna baiezkoa da: Claude Émile Jean-Baptiste Litre[3] (1716 - 1778). Baina bakarrik egon zen… Waterloo Kanadako Unibertsitateko Kenneth A. Woolner-en irudipen zuhurrean 1978. urtean pertsonaia asmatuz eta Chem 13 news aldizkarian artikulu bat argitaratuz. Artikulua apirilean argitara eman zuten. Kontuan hartu behar dugu herrialde anglosaxoietan  inozenteen eguna apirilaren 1ean ospatzen dela: "poisson d´avril"  Quebec-en eta"April fools´day"  Kanadako gainerako lurraldeetan.

Woolner-en ideia izan zen pertsonaia hau sartzea XVIII. mendeko zientziaren historian baina asmatua zen bakarra Litre izeneko pertsonaia izan zen. Gainerako datu historiko guztiak erabat egiazkoak  ziren eta artikulua bikaina izan zen.

Asmatu ez ezik, bere biografian hamabost urteko hutsune biografikoa utzi zuen irakurleek Litreren historia osatu ahal izateko. Irakurle horietako batek izugarrizko burutazioa izan zuen: Litreri alaba bat ematea eta alaba horri Millie izena jartzea, hots, Millie Litre.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoaren eskuorria, 2006, 124.. orrialdea. («Egunak» eta «orduak» dira Nazioarteko Unitate Sistemakoak ez diren baina sistema horrekin erabiltzeko onartu diren unitateen beste bi adibide.)
  2. Rivero, Bernardo. (2011-12-28). «El devenir de la ciencia: El litro, con mayúscula» El devenir de la ciencia (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  3. (Ingelesez) «Claude Émile Jean-Baptiste Litre» Chem13 News Magazine 2018-09-12 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]