Polipropileno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Polipropileno
AurkitzaileaJ. Paul Hogan (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
0,925 g/cm³
Fusio-puntua145 °C
Identifikatzaileak
CAS zenbakia9003-07-0
Reaxys8190492
Gmelin53550
RTECS zenbakiaUD1842000
DSSTox zenbakiaUD1842000
EC zenbakia618-352-4
ECHA100.117.813
MeSHD011126
KEGGC19505

Polipropilenoa propileno monomeroaren (CH3-CH=CH2) polimero termoplastikoa da.

Sintesi-prozesuan, aluminio alkiloa erabiltzen da katalizatzaile gisa; lortzen den polipropilenoa helize-forma duten molekulaz eratua dago, eta kristal-egitura du; molekularen pisua 40.000koa edo handiagoa izan daiteke.

Polipropilenoa gai solido zuri gardena da, trakzioz eta bihurketaz hauskaitza da, ez da urtzen disolbatzaile organiko hotzetan, eta biguntzen da beroetan. Edozein kolore eman dakioke, erresistentzia elektriko ona du, azido eta base sendoek ez diote erasotzen 60 °C-z azpitik, baina beste eragile oxidatzaile batzuek bai. Sukoia da. Kroma daiteke eta moldaerraza da. Estirenoarekin eta beste monomero batzuekin polimeriza daiteke, eta etilenoarekin eta butadienoarekin goma-erako polimero bat eratzen du. Hauts, mintz, zuntz, hari, dentsitate txikiko apar gisa eta beste era batzuetan azaltzen da.

Gauza askotarako erabiltzen da: paketeak egiteko (mintz moduan), autoen, etxeko tresnen eta abarren pieza moldatuak egiteko, elektrizitate-kableak eta -hariak estaltzeko eta belar artifizialentzat zuntzak ekoizteko, plastikozko hodiak, atletismorako pistak, paper sintetikoa, arrantzarako sareak egiteko, besteak beste.

Giulio Natta, italiar kimikaria, izan zen aitzindaria polimero honen garapenean; lan horiengatik Nobel saria eman zioten 1963an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.