Wushu (kirola)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wushu lehiaketa.
Artikulu hau kirolari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Wushu».

Wushua (txinera tradizionalean, 武术; sinplifikatuan, 武術; pinyinez, wǔshù; euskaraz, borroka artea) Txinako borroka arte tradizionaletan oinarritutako borroka-kirol modernoa da[1]. Txinan 1949tik aurrera sortu zuten arte tradizionalak araupetzeko asmotan. Handik nazioartera hedatu zen: Nazioarteko Wushu Federazioak (IWUF) bi urtetik behin munduko txapelketak antolatzen ditu.

Bi diziplinotan lehiatzen dira: taolu (套路, "formak") eta sanshou (散打, sparringa).[2]

Euskal Herriak, Euskal Wushu-Kung Fu Federakundearen bitartez, bere selekzioa du, txapelketeta ofizialetan parte hartzen duena[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.