Beriloen koroa
Beriloen koroa | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1892) |
Argitaratze-data | 1892 |
Generoa | Detektibe eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Adventure of the Beryl Coronet |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bilduma | Sherlock Holmesen Abenturak |
Euskaraz | |
Izenburua | Beriloen koroa |
Beriloen koroa, The Adventure of the Beryl Coronet ingelesez, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1892ko maiatzean kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen. Ondoren, 1892an urte berean, Sherlock Holmesen Abenturak liburu bilduman argitaratu zen, aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera .
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argumentua errege etxeko 39 beriloko diadema baten lapurretan oinarritzen da. Errege altxorreko bitxirik ospetsuenetako bat zen, baita Inperioko ondasun preziatuenetako bat ere. Alexander Holder, Holder & Stevensonen bazkide nagusia, garai hartako Londresko banku erakunderik sendoenetakoa eta ospe handienetakoa zuena, Sherlock Holmesen etxera bertaratu zen. Bere kontakizunari jarraiki, errege familiako kide batek, Holderri, egun batzuetan, berrogeita hamar mila liberako mailegu bat eskatu zion, eta, berme bezala, beriloen diadema ospetsua eskaini zion.
Transakzioa egin zen, eta bankariak, segurtasun handiagoa izateko, bere etxera eraman zuen bitxia, non, gorabehera baten ondoren, hiru berilo zituen diademaren zati bat desagertu zen. Bankariaren seme arduragabea espetxeratua da. Baina beriloak ez ziren agertzen eta bankaria, etsita, Sherlock Holmesen etxera joan zen. Ikerketa sakon baten ondoren, Sherlock Holmesek buruhausgarriaren piezak batu zituen, benetako errudunak aurkitu zituen (bere iloba eta bere mutil-laguna) eta berilo ospetsuak berreskuratu zituen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sherlock Holmesen Abenturak (1892)