Bermeoko frantziskotarren eliza eta klaustroa

Koordenatuak: 43°25′08″N 2°43′30″W / 43.419°N 2.725°W / 43.419; -2.725
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bermeoko frantziskotarren eliza eta klaustroa
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBermeo
Koordenatuak43°25′08″N 2°43′30″W / 43.419°N 2.725°W / 43.419; -2.725
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1357
Ondarea
BICRI-51-0005153
35

Frantziskotarren eliza eta klaustroa Bermeoko ondare nabarmen bat da. 1357ko urtarrilaren 30ean eraiki zen Bermeoko harresietatik kanpo eta Bizkaiko komenturik zaharrena da[1]. Komentua eliza gotiko batek, klaustro batek eta etxebizitza batek osatzen dute. Urte batzuk geroago, garaiko aita santuak komentua itxi nahi izan zuen baina ez zuen lortu.

Eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizak laukizuzen itxura du, eta 12 metro zabal, 48 metro luze eta 21 metro garai da. XVI. mendeko nabe gotiko bakarra du. Nabeak zazpi tarte ditu gurutze-gangez osatuak, eta hainbat kapera ere baditu. Haren erretaula barrokoa da. Abesbatzaren lekuan (koruan) 1914ko organoa eta dimentsio txikiko arrosetoia daude. XIX. mendean ingelesek erre zuten, eta berreraiki egin behar izan zen.

Klaustroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekurik aipagarriena da eta 14 x 14 metroko lauki batek osatzen du. Eliza baino zaharragoa, elementurik zaharrena da eta politena ere bai. Edena irudikatzen duen lorategia arkupe ojibal batez dago inguratuta. Gangak izan beharrean, goiko solairuak sostengatzen dituzten egurrezko xaflak besterik ez du. Mendeetan zehar, etxebizitzak eraldaketa ugari izan ditu kuartela, eskola nautikoa, epaitegia... izan dela, bertan merkatua ere egin izan da. Orain dela urte batzuk, udalak erosi eta eraberritu egin zuen. Bertan katekesi klaseak ere ematen dira gaur egun, goiko pisuan elizgizonentzako zaharren egoitza dagoen bitartean.

1929an azoka gisa erabiltzeko moldatu zen. Bilboko Done Jakue katedralarekin batera gaur egunera iritsi den Bizkaiko klaustro gotiko bakarra da[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]