Berniz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bernizatutako zurezko eskailerak.

Berniza gehien bat zurari baina baita beste material batzuei ere akabera hobea emateko erabiltzen den geruza babesgarri garden, gogor eta mehea da.

Bernizaren osagaiak normalean olio lehorgarri bat, erretxina bat eta disolbatzaile bat izaten dira. Aplikatua izan ondoren, disolbatzailea lurrindu egiten da eta beste osagaiak gogortu egiten dira, berez edo beste prozesu batzuk aplikatuta, berniza osatzen duten elementuen arteko erreakzio kimikoaren ondorioz eta olioen eta aireko oxigenoaren arteko erreakzioaren ondorioz.

Bernizaren akabera distiratsua izan ohi da, baina zenbait kasutan akabera satinatua izan dezake, beste agente batzuk eransten bazaizkio. Bernizak gardenak edo kolore gutxikoak dira, ez baitzaie pigmenturik gehitzen.