Olio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oliba-olioa

Olioa edozein substantzia koipetsu, likatsu eta suharbera da, giro-tenperaturan likidoa, uretan disolbaezina eta disolbatzaile organikoetan disolbagarria. Zenbait landare, animalia eta mineraletatik, edo sintetikoki, lor daiteke[1]. Izena latinezko oleum hitzetik eratorria da.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare eta animalia olioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare eta animaliek beren prozesu metabolikoetan sintetizatutakoak dira. Landare olio erabilienak argan, arto, ekilore, errizino, intxaur, kakahuete, koko, koltza, kotoi, linazi, oliba, palma, palmiste eta soja olioak dira. Kakao gurina giro-tenperaturan solidoa da. Animalia olio eta koipeei dagokienez, aipagarrienak bakailao gibel-olioa, lumera (balea-olioa) eta txerri-gantza dira.

Olio mineralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olio mineralak harrikatzetik, petroliotik eta zenbait eskisto bituminosotatik destilazioz lortutako hidrokarburo nahasturak dira. Batez ere, makinak eta motorrrak lubrifikatzeko erabiltzen dira, eta baita kosmetikogintzan ere.

Olio sintetikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olio sintetikoak sintesi bidez lortutako lubrifikatzaileak dira. Olio mineralek baino propietate mekaniko eta kimiko hobeak dituztenez, motor-olio gisa erabiltzen dira[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Olio Euskalterm
  2. Olio sintetiko Zthiztegia.elhuyar.org/

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olio Aldatu lotura Wikidatan