Beroaren eroapen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau beroaren higitzeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eroapen».

Beroaren eroapena[1] edo kondukzio termikoa, energia termikoa edo beroa transmititzeko mekanismo bat da, bi sistema edo gorputzen arteko kontaktu zuzenean oinarritua dena. Kondukzioan beroa partikulaz partikula transmititzen da, materia trukaketarik gabe.

Ingurune batek energia termikoa kondukzio bidez transmititzeko duen gaitasunari konduktibitate termiko deritzo eta kondukzio koefizienteak adierazten du. Kontrako propietatea, energia transmititzeari ingurune batek jartzen dion erresistentzia, erresistibitate termikoa litzateke.

Fourierren legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondukzio bidezko bero transmisioa Fourierren legeak irudikatzen du:

Non:

: azalera unitateko bero fluxuaren bektorea (W m-2).
: konduktibitate termikoa (W m-1 K-1).
: materialaren barneko tenperatura gradientea ( K m-1).
Termodinamikaren bigarren printzipioak dio beroa tenperatura altuena duen sistematik tenperatura baxuena duenera soilik joan daitekeela. Fourier-en legeak finkatzen du zenbatekoa den bero transmisioa.

Norabide bakarreko bero fluxu egonkorra suposatuz, gaineko ekuazioa integra daiteke ondoko ondorioak lortzeko: transmitituriko beroa honakoei proportzionala da: transmisio azalera, materialaren konduktibitatea, tenperatura ezberdintasuna eta transmisio luzeraren alderantzizkoa:

non:

denbora unitateko transmitituriko beroa.
(edo ) kondukzio koefizientea.
beroa transmititzen deneko azalera.
hertzetako tenperatura ezberdintasuna
materialaren lodiera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]