Joseph Fourier
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Jean-Baptiste-Joseph Fourier (Auxerre, Frantzia, 1768ko martxoaren 21 – Paris, Frantzia, 1830eko maiatzaren 16) matematikaria eta fisikaria izan zen, funtzio periodikoen arloan Fourierren serieak izeneko serie trigonometrikoetarako deskonposizioari buruz egindako lanagatik ezaguna. 1992an aurkitu zen (10101) Fourier asteroideak haren izena darama.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jostun baten hamargarren semea zen Fourier, eta gaztaroa zailtasunez josia izan zuen. Arazo ekonomiko larriak zituen familiak, eta hori gutxi balitz hamar urte zituelarik umezurtz geratu ziren Fourier eta bere anai-arrebak. Udalak Joseph Pallais Auxerreko organo-jotzailearen tutoretzapean ezarri zuen, eta honek irakatsi omen zion idazten eta irakurtzen.
Auxerreko eskola beneditarrean hasi zituen ikasketak, eta bertako apaizen eskutik bortxaketak pairatu omen zituen, puntuak behar izateraino. Frantziako Iraultzan parte hartu zuen, eta Robespierreren gainbeherari esker gillotinatik libratu zen. Goi Mailako Eskola Normalean sartu zen, non maisu izan zituen Joseph Louis Lagrange eta Pierre Simon Laplace.
Napoleonen Egiptoko kanpainan parte hartu zuen 1798an, eta konkistatutako lurraldean goi mailako postu diplomatiko bat izan zuen. Frantziara itzultzean, 1801ean, Napoleonen Isèreko prefektu izendatu zuen.
Frantziako Zientzien Akademian sartu zen 1817an, eta bost urte geroago matematika eta fisika arloetako idazkari nagusi izendatu zuten. Parisen zendu zen, 1830eko maiatzaren 16an.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Grenoblen, beroaren zabaltzeari buruzko esperimentuak egin zituen, tenperaturaren eboluzioa serie trigonometrikoen bidez modelatzea ahalbidetu ziotenak. Lan horiek fenomeno fisikoen modelaketa matematikoa hobetu zuten, eta termodinamikaren oinarria osatu zuten. Garatu zuen transformatuak Fourier izena darama, haren ohorez.
Berotegi efektua zientifikoki justifikatzen lehena izan zen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Fourier ![]() |