Eroankortasun termiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Fisikan, eroankortasun termikoa (k ikurraren bidez adierazten da) material batek beroa eroateko duen gaitasuna adierazten duen propietatea da.

Beroaren kondukzioa ondoko formularen bidez definitzen bada:

non bero-fluxuaren tasa den, k eroankortasun termikoa den, A eroalearen azalera osoa den, ΔT tenperatura-diferentzia den eta x 2 tenperaturen arteko azalera eroalea den, orduan, ekuazioa berrantolatuz, eroankortasun termikoaren formula lortzen da:

(Oharra: tenperatura-gradientea da).

Hitzez esanda, baldintza egonkorrak daudenean eta bero-transferentzian tenperatura-gradienteak soilik eragiten duenean, ΔT tenperatura-diferentzia baten ondorioz A area eta x lodiera duen gorputz batetik Δt denbora-tartean transmititzen den ΔQ bero-kantitatea da.

Beste era batera ere defini daiteke: gorputz batean gertatzen den bero-fluxua zati gorputzaren tenperatura-gradientea.

Eroankortasun termikoa neurtzeko erabiltzen den unitatea, SIren sisteman, W/(m·K) da.

Eroankortasun termikoen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerrenda honetan zenbait material arrunten eroankortasun termikoa ematen da.

Materiala Eroankortasun termikoa
W/(m·K)
Hormigoia, portland [1] 0.29
Hormigoia, harria [2] 1.7
Airea 0.025
Zura 0.04 - 0.4
Alkoholak eta olioak 0.1 - 0.21
Lurzorua 0.15
Kautxua 0.16
Epoxia (bete gabe) 0.19
Epoxia (silizez betea) 0.30
Ura (likidoa) 0.6
Koipeztatze termikoa 0.7 - 3
Beira 1.1
Izotza 2
Hareharria 2.4
Altzairu herdoilgaitza[3] 12.11 ~ 45.0
Beruna 35.3
Aluminioa 237
Urrea 318
Kobrea 401
Zilarra 429
Diamantea 900 - 2320

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]