Berroberria
Itxura
(«Beroberria» orritik birbideratua)
Berroberria | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°16′0″N 1°31′0″W |
Ezaugarriak | |
Garaiera | 120 |
Bisitagarria | ez |
Aztarnak | bai |
Berroberria haitzulo txiki bat da (18 m x 25 m x 6 m), Urdazubin dagoena, Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean. Alkerdi-Berroberria sistemaren parte da.
1929an Norbert Casteretek aurkitu zuenetik indusketa kanpaina franko egin dira: Lorianako Markesak 1939an, J. Maluquer de Motesek 1959 eta 1964 bitartean eta I. Barandiarán eta A. Cavak 1977 eta 1994 bitartean. Zazpi okupazio aldi bereizi dira, zaharrena Magdaleniar aldikoa (orain dela 14.430±290 urtekoa). Aziliar aldian, Mesolitoan eta Brontze Aroan ere okupatua izan zen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cava, Ana, Elorrieta, Irantzu, Barandiarán, Ignacio. El Gravetiense de la cueva de Alkerdi (Urdax, Navarra):análisis y contexto de su industria lítica. Munibe, 60. zenbakia, 2009, aranzadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-2).