Bertrand Zalgize

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bertrand Zalgize
Bizitza
Jaiotza Zalgize, ?
Herrialdea Zuberoa
Jarduerak
Jarduerak poeta

Bertrand Zalgize (Zalgize, Zuberoa, XVI. - XVII. mendeak) zuberotar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldun higanota zen, Zalgizeko gazteluan sortua. Oihenartek eman zuen haren berri, eta soneto bat eskaini zion. Esaera zaharren biltzailea izan zen. Sauguisek bildutakoak Julio Urquijok argitaratu zituen RIEV aldizkarian, Los Refranes vascos de Sauguis izenburupean. Olerkaria ere izan bide zen, baina ez da haren olerkirik gorde.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]