Beth Riesgraf

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beth Riesgraf

Bizitza
JaiotzaBelle Plaine (Minnesota)1978ko abuztuaren 24a (45 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCimarron-Memorial High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0726360 Allocine: 126016 Rottentomatoes: celebrity/beth_riesgraf Allmovie: p588422 TCM: 11293005 Metacritic: person/beth-riesgraf TV.com: people/beth-riesgraf
Twitter: BethRiesgraf Instagram: bethriesgraf Edit the value on Wikidata

Beth Riesgraf (Belle Plaine (Minnesota), 1978ko abuztuaren 24a) aktore estatubatuarra da. Leverage telesailean Parker lapurraren rola betetzeagatik da ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei alaben arteko txikiena da Beth Riesgraf. Minnesotan jaio bazen ere Las Vegas hiriko Cimarron-Memorial High School ikastetxean graduatu zen 1996an[1]. Jason Leeren bikotea izan zen eta berarekin agertu zen My Name Is Earl telesaileko bi kapitulutan. Semea izan zuen harekin, Pilot Lee izena duena[2].

Aurretik 2001eko Undressed serieko ohiko aktore papera izan zuen[3].

2008an Leverage telesailerako aukeratua izan zen. Timothy Huttonek gidatzen zuen boskote protagonistako kidea izan zen[4], Parker lapurra hain zuzen ere[3]. 2012 artean iraun zuen telesailak. 2015ean Complications telesaileko aktore nagusietako bat izan zen, baina denboraldi bakarra iraun zuen telesailak[5]. Criminal Minds serie ezagunean ere 6 katiputulan agertu da, denboraldi desberdinetan Maeve Donovan doktorearen rola betez.

2015 urtean zinemara salto egin eta Intruders filmeko protagonista izan zen. 2017an In Search of Fellini ("Felliniren bila") filmean agertu zen.

2020an telesail berri bati ekin dio. 68 Whiskey telesaileko aktore nagusietako bat da[6]. Urte berean Mail Companion laburmetraia zuzendu eta protagonizatu du[7].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2002 Scorcher Krissy
2003 I Love Your Work argazkilaria
2007 Alvin eta katagorriak dendako ama
2009 Nobody Edie
2015 Intruders Anna Rook protagonista
2017 In Search of Fellini Sylvia
2019 I Hate Kids Schyler
2020 Mail Companion Emakumea Laburmetraia; zuzendaria eta protagonista

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2001 Spin City zerbitzaria "Trainstopping" kapituluan
2001 Undressed Loretta 4. denboraldian ohiko aktorea
2005 How I Met Your Mother Carlos Girlen lankidea "Purple Giraffe" kapituluan
2005 Stereo Sound Agency hainbat TV film
2005, 2007 My Name Is Earl Natalie Duckworth "Faked My Own Death" eta "Our 'Cops' Is On!" kapituluetan
2007 Insatiable
2007 Big Shots Jamesen zita "The Good, the Bad, and the Really Ugly" kapituluan
2007 Without a Trace Kelly Schmidt "Run" kapituluan
2008–2012 Leverage Parker Protagonista
2011 NCIS Maxine / Max Destructo "Kill Screen" kapituluan
2012–2013,
2017, 2020
Criminal Minds Dr. Maeve Donovan 6 kapitulutan
2013 The Mentalist Kira Tinsley "The Red Tattoo" kapituluan
2013 The Surgeon General Dr. Page Wyatt
2014 Killer Women Jennifer Jennings "Some Men Need Killing" kapituluan
2014 Perception Ashley Marcel "Cobra" kapituluan
2014 Caper Alexia Webseriea
2015 Complications Samantha Ellison protagonista
2015 The Librarians Lakuko dama "And the Cost of Education" eta "And the Final Curtain" kapituluetan
2018 SEAL Team Cindy "Getaway Day" kapituluan
2019 Stranger Things Billyren ama 2 kapitulutan
2019 Lovestruck Isabelle
2020 Legends of Tomorrow Kathy Meyers "Slay Anything" kapituluan
2020 68 Whiskey Major Sonia Holloway protagonista

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Cimarron grad Riesgraf talks about new TV show ‘Complications’» Las Vegas Review-Journal 2015-06-16 (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  2. (Ingelesez) «Entertainment News, Celebrity Gossip, Celebrity News | E! News UK» E! Online (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  3. a b (Ingelesez) Stern, Julian. «An Interview With Beth Riesgraf» Maxim (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  4. (Ingelesez) «TNT Orders 13 Episodes of Leverage» ComingSoon.net 2008-02-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  5. (Ingelesez) «'Leverage's' Beth Riesgraf Joins USA's Matt Nix Pilot» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  6. (Ingelesez) Petski, Denise; Petski, Denise. (2019-09-24). «’68 Whiskey’: Derek Theler, Beth Riesgraf & Lamont Thompson Among Six Cast In Paramount Network Series» Deadline (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  7. Riesgraf, Beth. (2020-10-26). Mail Companion. (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beth Riesgraf Aldatu lotura Wikidatan