Stranger Things

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Stranger Things
Telesaila
Jatorrizko izena Stranger Things
Generoa zientzia-fikzio
fantasy television Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingeles
Grabazio lekua(k) Atlanta eta Jackson
Narratibaren kokapena Indiana eta Hawkins Itzuli
Argumentu nagusia parallel universe fiction Itzuli, Psi Itzuli eta Munstro
Sasoi kopurua 3
Atalak 25
Zuzendaritza eta gidoia
Sortzailea Duffer Brothers Itzuli
Zuzendaria(k) Shawn Levy
Andrew Stanton
Matt Duffer Itzuli
Ross Duffer Itzuli
Gidoigilea(k) Ross Duffer Itzuli
Matt Duffer Itzuli
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Produkzioa 21 Laps Entertainment Itzuli
Ekoizle eragilea Shawn Levy
Bestelako lanak
Musikagilea Kyle Dixon Itzuli
Michael Stein Itzuli
Sariak
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Netflix
Hasiera-data 2016ko uztailaren 15a
Kanpo loturak
www.netflix.com/title/80057281

Stranger Things 2016an Netflix plataformak sortutako zientzia fikziozko telesail estatubatuarra da. Matt eta Ross Duffer anaiek idatzi zuten eta Shawn Levyk ekoiztu zuen. Lehenengo emanaldia 2016ko uztailaren 15an izan zen. Hasieratik kritika ezinhobeak izan zituen; prentsak aktoreen interpretazioa eta karakterizazioa eta telesailaren erritmoa, atmosfera eta honek zeukan Steven Spielberg, John Carpenter, Stephen King, Rob Reiner eta George Lucasen (1980 hamarkadako zuzendari eta autoreak) erreferentziak maite zituen.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1980ko hamarkada. Hawkins, Indiana. Will Byers izeneko 12 urteko mutiko bat desagertzen da gauean bere etxera bueltatzean. Dustin Henderson, Mike Wheeler eta Lucas Sinclair izeneko mutikoak haien laguna aurkitzeko asmoarekin ikerketak egiten hasten dira. Aldi berean, natura-gaindiko botereak dituen neskato bat agertzen da. Neska hau, "11" izenez ezagututa, Willen lagunei laguntzen die. Gainera, Hawkinsen polizia-ofizialak (Jim Hopper), Willen amak (Joyce Byers), Willen anai nagusiak (Jonathan Byers) eta Mikeren arrebak (Nancy Wheeler) ikertzeari ekiten diote. Pixkana-pixkana, gobernuaren sekretu batzuk argitzen dira, neskato arraro horrekin eta Willen desagertzearekin oso lotuta daudenak.

Pertsonaiak eta aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen denboraldia (2016)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren denboraldia (2017)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia Denboraldiak
1 2
Winona Ryder Joyce Byers Nagusia
David Harbour Jim Hopper Nagusia
Finn Wolfhard Michael "Mike" Wheeler Nagusia
Millie Bobby Brown Jane Ives "Hamaika" Nagusia
Gaten Matarazzo Dustin Henderson Nagusia
Caleb McLaughlin Lucas Sinclair Nagusia
Noah Schnapp Will Byers Errepikakorra Nagusia
Sadie Sink Maxine "Max" Hargrove Nagusia
Natalia Dyer Nancy Wheeler Nagusia
Charlie Heaton Jonathan Byers Nagusia
Joe Keery Steve Harrington Errepikakorra Nagusia
Dacre Montgomery Billy Hargrove Nagusia
Cara Buono Karen Wheeler Nagusia
Matthew Modine Martin Brenner Nagusia Gonbidatua
Sean Astin Bob Newby Nagusia
Paul Reiser Sam Owens Nagusia

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen denboraldia (2016)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

N.º
(tele.)
N.º
(denbo.)
Titulua Zuzendaria Gidoilaria(k) Estreinaldia
1 1 Will Byers-en desargertzea Duffer anaiak Duffer anaiak 2016ko uztailaren 15a
2 2 Maple kaleko emakume eroa Duffer anaiak Duffer anaiak 2016ko uztailaren 15a
3 3 Dena ondo dago Shawn Levy Jessica Mecklenburg 2016ko uztailaren 15a
4 4 Gorpua Shawn Levy Justin Doble 2016ko uztailaren 15a
5 5 Arkakusoa eta akrobata Duffer anaiak Alison Tatlock 2016ko uztailaren 15a
6 6 Munstroa Duffer anaiak Jessie Nickolson-López 2016ko uztailaren 15a
7 7 Bainuontzia Duffer anaiak Justin Doble 2016ko uztailaren 15a
8 8 Beste aldea Duffer anaiak Paul Dichter 2016ko uztailaren 15a

Bigarren denboraldia (2017)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

N.º
(tele.)
N.º
(denbo.)
Titulua Zuzendaria Gidoilaria(k) Estreinaldia
9 1 MADMAX Duffer anaiak Duffer anaiak 2017ko urriaren 27a
10 2 Saria ala ziria, ergel hori Duffer anaiak Duffer anaiak 2017ko urriaren 27a
11 3 Zapaburua Shawn Levy Justin Doble 2017ko urriaren 27a
12 4 Will Jakintsua Shawn Levy Paul Dichter 2017ko urriaren 27a
13 5 Dig Dug Andrew Stanton Jessie Nickson-Lopez 2017ko urriaren 27a
14 6 Espioia Andrew Stanton Kate Trefry 2017ko urriaren 27a
15 7 Galdutako ahizpa Rebecca Thomas Justin Doble 2017ko urriaren 27a
16 8 Buru zigortzailea Duffer anaiak Duffer anaiak 2017ko urriaren 27a
17 9 Portalea Duffer anaiak Duffer anaiak 2017ko urriaren 27a

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]